Deustuko Unibertsitatean irakasle bikainez inguratuta gaude: pertsona konprometituak, dedikatuak, ilusio handikoak eta motibatuak.
Batzuen eta besteen eguneroko jarduna behatu ostean, irakasle ona honako lanbide hauen nahasketa dela ondorioztatu dezaket:
- Zurgin maisua da, erakutsiz, eredu izanez, zuzenduz, lagunduz… ezin lixatuagoa eta torneatuagoa den pieza lortu arte.
- Urtez urte ikasleek transmititzen dizkioten jakiturien, tekniken, metodologien eta ezagutzen ikastuna da.
- Jakintsua da ikasten, ulertzen, hausnartzen eta ezagutza ezberdinak ehuntzen dituelako.
- Aktorea da eta egunero funtsezko zeregina izaten du agertokian, estatistikarekin dar-dar eginez, filosofiarekiko grina zabalduz edo pedagogiaren oinarrizko printzipioak argituz, jarrera positiboa izanik, euri edo eguzki delarik.
- “Monitor scout”-a da ikasleen ezaugarri positiboak indartuz, hobekuntza arloak landuz, baikortasunean eta ahaleginean oinarritutako mezua igorriz.
- Ikasleentzat eta klaustroko kideentzat, aipamenak, goraipamenak, zuzenketak eta ekarpen berriak agerrarazten dituen titiriteroa da.
- Ikaskuntza giro alaia sortzen saiatzen den Clown-a da, lasaitzeko eta ikasteko ezinbesteko baldintza dena.
- Helburuak, eskuhartzeak eta ekarpen guneak zehazten dituen estratega da.
- Iparra galdu gabe, ikasgaiak eta moduluak asteetan zehar nabigatzen dituen kapitaina, haizea lagungarri delarik, tripulatzaile bakoitza leku eta txanda egokian kokatzen dituena.
- Teknika eta metodologia berriak baliatuz, aztertu gabeko eremuetan barneratzen den sherpa da.
- Buztin latza landuz, pertsona eta profesional ezin hobeak modelatzen dituen eskultorea da, norbanakoen irudi hobeak eraikiz.
- Argi ezarritako lege eta arauetan oinarrituz, jarduerak eta frogak ebaluatzen dituen epailea da.
- Distantzia-lasterketako atleta da, eraman handikoa, saiatua, arnasik galtzen ez duena eta sortzen diren gorabeherak egoera aberasgarri bailiran gehitzen dituena.
- Probeta ezberdinen arteko nahasketak eginez gozatzen duen zientzilaria da, ohiko teorietan oinarritzen dena eta saiakuntza berriak egiten dituena.
- Bere ikasleak itxuraz liluragarriak eta sinestezinak diren ekoizpenak sortzea lortzen duen magoa da, zinezko pertsonak eta profesionalak lortuaraziz.
- Paregabeko artista da, aipaturiko lanbide guztiak elkartzea eta doitzea, ezohizko pertsonek soilik egin baitdezakete.
(Bokaziozko maisu-maistra ororen, lanbide hau maite dutenen eta euren ondorengoen omenez.)
The following two tabs change content below.
Almudena Eizaguirre
Vicedecana de estrategia
Latest posts by Almudena Eizaguirre (see all)
- Innovar, ¿para qué? - 14 June, 2016
- Irakasle eta artistak - 8 March, 2016
Leave a Reply