Badakizu zer den neurohezuntza? Baliteke azkenaldian hitz hau behin baino gehiagotan entzun edo irakurri izana, izan ere neurohezkuntzak gero eta presentzia handiagoa duen diziplina bat da. Neurozientzia, pedagogia eta psikologia integratzen ditu. Nola ikasten dugun ulertzen laguntzen digu eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetzea du helburu bezala metodologia berriak proposatuz.
Post honetan ez gara sartuko azaltzera burmuinak nola funtzionatzen duen asko luzatuko ginelako. Neurohezkuntzak egin duen ekarpen garrantzitsuenaz hitz egingo dugu, ikasterako eta memorizatzerako orduan emozioak duten eragina eta garrantzia nabarmendu du. Egindako ikerketek gure ikasleak ikas dezaten emozionatu egin behar ditugula frogatu dute. Honek zer esan nahi du? Esan nahi du gure ikasleengan jakin-mina piztu behar dugula, haien arreta mantendu behar dugu, testuinguratu, partzeartzen utzi, esperimentatzeko aukera eman eta komunikazioa bultzatu (bai ikasleen artean eta bai ikasle-irakasle artean).
Gehiago sakondu genezakeen emozioak ikasketa prozesuan duten eraginaz, baia ziur asko dagoeneko hasi zarela pentsatzen guzti hau oso ondo dagoela, paperean txukun gelditzen dela baia praktikara eramatea beste kontu bat dela. Lau letra, MAUD.
Zer ikusi dauka MAUD guzti honekin? Deustuko Unibertsitatearen ikaskuntza-irakaskuntza ereduan lan unitateak fase desberdinetan egituratua daude, hauek ezagutzaren integrazio esanguratsuan laguntzen dute, ikasleek ikasi beharreko edukiaren eraikuntza aktiboan laguntzen dutelako eta ondorengo berreskurapena, aplikazioa eta transferentzia ahalbidetzen duelako (hemen dokumentu osoa). MAUD-en bitartez ikasleak testuinguratu, gogoeta egin, kontzeptualizatu, esperimentatu eta amaitzeko ikasitakoaren feedback eta ebaluazioa jaso.
Hau da, MAUD-ek proposatzen duen ikasketa zikloak oinarri on bat da emozioak loretzen hasteko. Gure ikasleen arreta eta jakin-mina mantentzen laguntzen digu. Horrez gain, komunikatzeko aukera ematen badiegu adibidez elkarlanaren bitartez, ikasteko beharrezkoak diren emozioak pizten laguntzen duen ingurugiroa sortuko dugu.
Ez dago aitzakiarik neurohezkuntza eta MAUD ikasgelara eramateko. Oraindik egiten ez baduzu, zeren zain zaude?
Unibertsitateko irakaskuntza hobetzeko neurohezkuntzaz hitz egiten jarraitu nahi baduzu, hurrengo kafe-solasaldian landuko dugun gaia izango da, data jarrita dagoenean ohiko medioetatik jakinaraziko dizuegu.
Maitane Cortés Garay
Latest posts by Maitane Cortés Garay (see all)
- Ezagutzen duzu ALUDeko egunerokoa? - 8 February, 2022
- Jabetza Intelektualaren Nazioarteko Eguna - 27 April, 2021
- Neurohezkuntza, teoriatik praktikara. - 12 March, 2019
Leave a Reply