azalberritu
bularrean metatuak ditudan lur birrinak leunki iragaziz doazkit eta besape eta belaunetatik malkortzen zaizkit hainbeste urteren buruan lurrezko izaki bat naiz oraindik, maldan behera amildu zen euskal harriaren lorratzak arnasten baina baita ere ihes-hodien lurrunak baina baita ere lukuzearen bihotzeko ezkurrak beheko suetako egurraren txigortzean sekretu negoziazinarekin aurrez aurre egoteak higatzen ari nau nahita ordaintzen […]