Urriak 17an, Santa Marina auzo bibliotekak eskaini zuen zientzia eta teknologia tailerra eman nuen.
Saio honen helburua neska eta mutil gazteak zientziara eta teknologiara hurbiltzea da. Jarduera interaktibo eta deskonektatuak erabiltzen dira horretarako, hau da, teknologiak nola funtzionatzen duen ulertzea baina teknologiarik gabe. Familiakoek eta gazteek zientziarekin eta teknologiarekin esperientzia positiboa izatea ahalbidetuko duten jarduera dibertigarriak dira. Modu oso erraz eta dibertigarrian teknologiaren oinarrizko kontzeptu batzuk ikasten dira, STEAMak zer diren eta gure inguruan non dauden, baita bitarrez kontatzen eta mezu enkriptatuak idazten ere, algoritmo bat zer den ulertzen dugu, metodo zientifikora hurbildu eta robot sinple bat programatu genuen. Denok batera, txiki eta heldu!