Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak Emakume Ingeniariaren Nazioarteko Eguna ospatu du

Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialean Emakume Ingeniariaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen astelehenean gogotsu, inspirazioz, elkarrizketaz eta etorkizun berdinzaleago baterako konpromisoz betetako jardunaldian.

Jardunaldiaren helburua izan zen emakumeak industria-sektorean duen zeregina begien aurrean jartzea, aukera-berdintasuna sustatzea eta genero-arrakala murriztea. Gaur egun, industrian lan egiten duten pertsonen % 24,6 baino ez dira emakumeak Euskadin.

Aintzane Conde batzordeko kide eta Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakasleak moderatu zuen bigarren mahaia, eta honako hauek izan dira parte-hartzaileak: Ana Andueza, PWN Bilbaoko presidentea eta Novia Salcedo Fundazioko presidenteordea, Itziar Epalza, Euskadiko Parke Teknologikoko zuzendari nagusia eta Mari Luz Guenaga, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea eta ikertzailea, Inspira STEAM programaren arduraduna. Elkarrizketak lidergo-postuetan sartzeko
oraindik dauden oztopoei eta enpresa-eremuan emakumeen talentua
erakartzeko eta atxikitzeko estrategia eraginkorrei heldu die.

Escudo Universidad de deusto