Bidaia bat eta liburu bat, lurralde garapenerako bestelako proposamen bat. Gurekin etorri nahi duzu?
Pablo Costamagna eta Miren Larrea Bidaia batera gonbidatu nahi zaitugu… Liburu bat idazten bukatu dugu, lurralde garapeneko hainbat prozesutan bizi izan dugun esperientziaren ikaskuntza abiapuntu hartuta. Liburua idazteko arrazoi nagusia da gaitasunak eraikitzeko estrategia bat proposatzea, hainbat lurraldetan gure jarduerak gauzatzerakoan aurkitu genituen egiturazko zailtasunak gainditzen laguntzeko. Liburuak lurralde garapenerako nola zehatz bat du ardatz; […]