F. Javier Arrieta: «Bihotzari eta bihotzetik begiratzeko premia. Luis Baraiazarra Txertudi gogoan»
Deian argitaratutako artikulua (2024/10/01) Urriaren 6an zendu zen Luis Baraiazarra Txertudi karmeldarra, aita Luis. Gaurkoan berau nahi dut gogora ekarri. Meñakan jaio eta Markina-Xemeingo komentuan egin zituen azken berrogeita hamasei urteak, bizitzako zarata eta erritmo handietatik urrun. Ez zen zalaparta handien zale, ezta lehenengo tokietan ikusiko zenuen horietakoa ere, nahiz eta euskararen munduan bazen norbait. Batik bat, […]