Ane Arbillaga, Beñat Larrinaga eta Erika Borrajok emakumezko arraunlarietan argaltzeko presioa eta elikadura nahasmenak izateko arrisku faktoreak daudela ohartarazi dute
Argian argitaratutako elkarrizketa (08/11/2023) | Leire Artola Arin. Pisuaren presioak uzten duen ubera luzea. 2023ko denboraldia irailean bukatuta, ipurdiko eta esku ahurretako zauriak sendatzeko denbora justua izan dute arraunlariek. Haragi bizia lehortu eta orbain bihurtu zaie askori. Baina zauriak erabat itxi gabe hasi dira gehienak berriro ergometroari tiraka, negu luze eta gogorraren atarian. Aldageletako saltsak […]