Nire material didaktikoa sortzerako orduan, gaia argitzeko argazkiak erabili ditzaket? Eta YouTube-ko bideoen estekak? Igo dezaket plataformara (Alud, Moodle …) autorea naizen liburu edo artikulu baten zati bat? Eta horien autorea ez banaiz?
Seguraski, behin baino gehiagotan antzeko zalantzak izan dituzula.
Erantzuteko, beste batzuen materialen erabilera eta jabetza intelektualaren inguruan erlazionatutako galdera guztiak argitzeko helburua duen zerbitzua eskaintzen du Deustuko Liburutegiak bere irakasleei.
Oso erraza da. Bidali zure kontsulta formulario honen bitartez. Liburutegiak zalantza UD-ko lege zerbitzuari pasatuko dio erantzun bat emateko 15 eguneko epe baten barruan, Lege Zerbitzuak jarritako epeak kontuan izanda.
Gogoratu, Jabetza Intelektuala gaiaren inguruan interesa izanez gero, UD-k PDI-rentzat online eskaintzen duen ikastarorako izena eman dezakezu. Informatu zaitez Intraneten edo galdetu ecampus@deusto.es.
Amaitzeko, liburutegiak sortutako Bibliogidak gomendatu nahi dizkuzugu, zalantzarik gabe oso interesgarriak irudituko zaizkizu:
Biblioguía sobre Propiedad Intelectual
Biblioguía sobre cómo elaborar citas y bibliografías
Latest posts by Biblioteca Universitaria (see all)
- Zer baliabide partekatu dezaket legez nire ikasleekin? Eskatu laguntza! - 26 February, 2019
Leave a Reply