Pasa den astean Tecnológico de Monterrey unibertsitateak antolatutako Hezkuntza Berrikuntzari buruzko Nazioarteko Kongresuan parte hartzeko aukera izan genuen.  Aurten CIIE (Congreso Internacional de Innovación Educativa-ren siglak gazteleraz) eta Berrikuntza Hezkuntza Nazioarteko Foroa batera ospatu dira, bertan mundu osoko 1.000 hezkuntza erakunde desberdinetako 3.400 pertsona baino gehiago batuz.

 

Zifren tamaina handia izan bazen ere, FIIU-an (Foro Internacional de Innovación Educativa-ren siglak gazteleraz) ohikoak direnen pertsonentzako berrelkartzeko espazio bikaina izan zen. Horrez gain, Monterrey TECeko langileak ezagutzeko eta haiekin esperientziak partekatzeko aukera izan genuen, eta haien ongietorria eta adeitasuna nabarmendu nahi ditugu, baita egiten ari diren lana ere.

Ezinezkoa da Monterreyen egun horietan aurkeztu diren ponentzia guztiak post honetan batzea (gainera ez luke sentsurik izango zeren eta CIIE-ren web gunean eskuragarri daude bideo asko zein akta-liburua), baia bai gustatuko litzaiguke kongresuko idea eta esperientzia batzuk partekatu:

 

  • Talentua ekonomia berriaren arrakastaren faktore gisa: Salvador Alva, Tecnológico de Monterrey unibertsitateko presidentea, ezagueran oinarritutako ekonomiak eta enpresa-sorkuntza bultzatzen duten gobernu digitalak izango direla datozen urteetako herri irabazleak azpimarratu zuen. Unibertsitateek garrantzi handia dute gizartearen garapen eta eraldaketa globalaren motor gisa.
  • Tec21 eredua: David Garza, Tec-ek 4 elementu eta 7 zeharkako gaitasunetan oinarrituriko hezkuntza-ereduaren apustua aurkezten du, erronkan oinarritutako ikaskuntza funtsezko elementua izanik.
  • Hezkuntza berrikuntzako teknologiak: kongresuan zehar hologramak diren irakasleekin elkarreragin, errealitate birtualean eta areagotuan murgiltzeko edo Atom Irakaslea izeneko bot bateri fisikari buruzko galderak egiteko aukera izan genuen.
  • Aldaketaren eta berrikuntzaren garrantzia, pertsona ekintzaileak, gizartean inplikatua eta irakasleak berrikuntzan inplikatzearen garrantzia. Prestakuntza esperientzian eta sozializazioan oinarritu beharko litzateke.
  • Erronketan oinarritutako ikaskuntza: ikasleentzako soluzioa bilatzea desafio bat suposatzen duen benetako arazo baten aurrean jartzen dituen apustu metodologiko bat da. Dagoeneko “i astean” eta “i seilekoan” Monterrey-ko Tec unibertsitatean aplikatzen dute metodologia hau, apurka-apurka dituzten titulazio guztietara zabaldu nahi dute.

 

 

Kongresura joateaz gain, bidaia Mexikon eta Estatu Batuetan zain genituen bisita batzuk egiteko aprobetxatu genuen (Universidad Nacional Autónoma de México, Ibero de México, Regis University en Denver, Tulane University y Loyola University en Nueva Orleans), zalantzarik gabe, bidai bizia, biziki estimulagarria eta bertatik proiektu, ideia eta, batez ere, ilusio handia online prestakuntza berritzen jarraitu eta apustu egitearen alde.

CIIEk emandako irudiak.

 

The following two tabs change content below.
Sonia Arranz

Sonia Arranz

Directora de la Unidad de Deusto Online, soporte y asesoría para la formación online de la Universidad de Deusto.