ALUDen tresnen artean ikaskuntza egunerokoa dago. Izenak adierazten duen bezala, egunerokoak aukera ematen dio ikasleari ikasgaiaren barruan leku pertsonala izateko, eta nahi adina aldiz eguneratu ahal izango du. Irakasleak bakarrik kontsultatu dezake eremu hori, eta, egokia iruditzen bazaio, feedback bat eman dezake, edo sarrerak puntuatu.
Inoiz erabili duzu? Ideia batzuk emango dizkizuegu zuen ikasgaietan Ikaskuntzaren egunkaria sartzeko.
- Gogoetarako
Ikaskuntza egunerokoa proposa dezakegu, ikasleak, unitate bakoitzaren amaieran, ondorioak, arreta gehien eman diona edo bere gogoetak, aurrerapenak eta oztopoak islatu ahal izateko. Horrela, ikasgaiaren amaieran, bai ikasleak bai irakasleak, ikus dezakete nola eboluzionatu duen. Ikasleei gogoetetan laguntzeko, unitate bakoitzaren amaieran, hausnartzen lagunduko dien galderaren bat egin diezaiekegu. Beharrezkoa izanez gero, irakasleak prozesu horretan lagun dezake, ikasleari tarteko feedbacka emanez.
- Talde lana
Ikaskuntza egunerokoa bat talde-lanen osagarri izan daiteke, taldekideek egiten ari diren lanari eta edukiari buruzko banakako gogoetak eginez. Horrela, irakasleak taldean emandako lana ebalua dezake eta, behar izanez gero, bakarka nola lan egin duten ikusi.
- Bitakora koadernoa
Ikasleak portafolio bat egin behar badu, egunerokoa horren osagarria izan daiteke, nola? Ikasleak bitakora-koaderno gisa erabil dezake, eta egunero zer lan egin duen, zer aurrerapauso egiten ari diren eta, hartara, bere portafolioarekin batera joan daiteke.
Ezagutzen zenuen ikaskuntza egunerokoa? Inoiz erabili duzu? Ezagutzen duzu beste erabilera bat?
Maitane Cortés Garay
Latest posts by Maitane Cortés Garay (see all)
- Ezagutzen duzu ALUDeko egunerokoa? - 8 February, 2022
- Jabetza Intelektualaren Nazioarteko Eguna - 27 April, 2021
- Neurohezkuntza, teoriatik praktikara. - 12 March, 2019
Leave a Reply