Ongietorria eman nahi dizuegu espazio berri honetara. Helburua hauxe da: goi mailako hezkuntzaren berrikuntzako esperientziak, proposamenak eta ideiak partekatzea. Blog honen barruan, teknologiaren erabilerak ere garrantzi handia izango du, gaur egun bi kontzeptu horiek (berrikuntza eta IKTak) uztarturik agertzen baitira.
Unibertsitateko berrikuntza eta teknologiarekin lotuta dauden berrikuntzak eta albisteak aurkituko ditugu, berrikuntzako esperientziak, IKTei etekin handiagoa ateratzeko trikimailuak, eskura ditugun eta, sarritan, ezagutzen ez ditugun baliabideei buruzko informazioa, etab.
Bloga unibertsitateko hainbat zerbitzutako pertsona talde batek koordinatuko du: IKT gelak, Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitateak, Komunikazio Instituzionalerako Kabineteak (Nortasun Digitala), eCampusak, Informatika Zerbitzuak eta DeustoTech Learning-ek. Hala ere, nahi duten guztiek parte har dezakete, unibertsitateko elkartekoek eta kanpokoek.
Animatu zaitez eta bidali berrikuntzako esperientziak, IKTen arloko trikimailuak, etab. atal honetara: Partekatu!
Gainera, blogaren bidez, berrikuntza guztien berri izan dezazun (post bat aste bakoitzeko), harpidetu zaitez “HARPIDETU ZAITEZ” atalean, blog honen eskumako zutabean.
Blog honetan izango duzun partaidetzak irakurtzen, komentatzen edo idazten lagunduko digulakoan nago: metodologia eta tresna berriak; berrikuntzako jardunbide egokiak partekatzen; gure uste batzuk zalantzan jartzen; hausnarketa egiten eta eztabaidatzen eta, azken batean, Unibertsitatean pertsonen goitik beherako prestakuntza sustatzen, merkatuaren eskakizunei erantzuten jakingo dutenak, eta bizitzea tokatu zaigun inguruaren jabe izanik, trebe, bihozpera eta konprometituak izan daitezen.
Leave a Reply