Doktoregoak

  • HEZKUNTZA-DOKTORETZA

Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza-doktoretza programaren xedea ikasketa, formakuntza eta garapen prozesuak eta horien hezkuntza egiturak ikertzea da. Programa honen ikerketa ildoak hauek dira: bizitza osoan zehar ematen diren ikasketa prozesuak, gizarte pedagogia, hezkuntza formala eta hezkuntza inklusiboa. Hezkuntza doktoretza programa ANECA-k balioetsita eta 99/2011 errege-dekretuan arautua dago.

Psikologia eta Hezkuntza fakultateak esperientzia zabala du hezkuntza-profesionalen formakuntzan eta askotariko ikerketa lanen garapenean. Bi lorpen hauek formakuntza marko egokiena sortzen dute hezkuntza-ikerketaren bidezko konpromiso soziala garatuz eta ikerketa konpetentzien garapenaren bidez.

Programa honen helburu nagusia psikopedagogia arloan hobekuntza sakonak burutuko dituzten doktoreak trebatzea da. Formakuntza teorikoa, teknikoa eta metodologiko sendoak eskaintzen ditu hezkuntza doktoretza programak. Errealitatearen esparru ezberdinetan eraginkorrak diren ezagutza zientifikoak garatu eta beharrezkoak diren aurrerapen psikopedagogikoak bultzatze aldera, kalitatezko formakuntza eskaintzen da programa honen bidez. Programa osatzen duten ikerketa ildoak eta proiektuak egungo gaietan oinarritzen dira.

Nazioartekotasuna aintzat hartuta, Hezkuntza Doktoretza programa honek doktore berrien formakuntza prozesuan eta ikerketa proiektuen nazioartekotasuna sustatzen du. Hartara, hainbat unibertsitateekin hitzarmenak ditu: : Danmarks Paedagogiske Universitetsskole, Aarhus Universitet –etakoa (Danimarka), Universität zu Köln (Alemania); University of Nizwa (Oman), Universidad Iberoamericana (Mexico), Wheeling Jesuit University (USA), Córdoba-ko Univertsitate Katolikoa (Argentina). Halaber, estatu mailan zein bestelako herrialdeekin proiektu ezberdinetan parte hartzen du: University of Melbourne (Australia), Universidad Católica de Concepción (Txile), Ramón Llul Unibertsitatea(Bartzelona), Pontificia Universidad Católica Argentina (UCA), besteak beste.

Doktoretza programa hau ibilbide luzeko bi ikerketa taldek kudeatzen dute: interbentzio taldeak. Bizi-kalitatea, Gizarte Inklusioa eta eDucaR (Deusto Education Research). Horiek bat datoz Hezkuntza-Doktoretza programarekin, ikasketa prozesuen hobekuntzan eta gizarte testuinguruetan esku hartze psiko-hezitzailearekin. Doktoretza programek berezko esparruko formakuntzarako ikastaro espezifikoak zein zeharkakoak eskaintzen dituzte. Formakuntza hauen xede nagusiak doktore berri bikainak heztea eta ikerketa gaitasunen garapena dira.

Ikerketa ekintza hobekien bultzatzen dituen testuinguruak sortzen dira, non sormena eta diziplina-arteko ikuspuntua, talde lanarekin batera, ikertzaile gazteek jardueretan parte hartu dezakete. Jarduera horiek formakuntza prozesu osoan zehar lekua hartzen dute: ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, kongresuetan asistentziak, artikuluak argitaratzea eta nazioarteko egonaldiak, besteak beste.

Ekintzen programazioa ikasleen nazioarteko esperientzia lortzera bideratuta dago. Batez ere atzerriko ikerketa zentro edota unibertsitateetan, nazioarteko tesien garapenean, nazioarteko kongresuetan parte hartzen eta atzerriko irakasleen bisita eta formakuntza ekintzetan oinarrituta.

Informazio gehiagorako

Escudo Universidad de deusto