Aurkezpena

File_000

eDucaR (Deusto Education Reserach) ikerketa taldea Eusko Jaurlaritzako aurreko bi ikerketa taldeen uztarketatik sortu zen: baloreen eta konpetentzien garapena (2009ko deialdian B mailako aitormena lortu zuena) eta INNOVA (2009ko deialdian A mailako aitorpenduna). Bateratze prozesu honek ikuspegi estrategiko bati erantzuten dio. Uztarketaren arrazoi nagusia produkzio zientifiko ugari aurrera eraman dezakeen ikerketa egitura sendoa sortzea izan zen, ezaguntza eremu anitzak gehituz. Hezkuntza zientzietarako esanguratsuak diren ekarpenak egiteko ardura eta konpromisoa hartu dute eDucaR ikerketa taldeko kideak.

Ikerketa taldearen helburu nagusia hezkuntza hobekuntzak gizartean, zientzia arloan eta eremu politikoan eragina izango duten ikerketak sustatzea da. Gakoa hezkuntzaren inguruan dagoen ezagutzan sakontzea da; irakaskuntza-ikasketa prozesuen ikerketaren bidez, hain zuzen ere. Horien artean, ikasketa espazioak, ingurumen interaktiboak, testuinguruak, metodologiak eta ebaluazioa daude, besteak beste. Era berean, eDucaR ikerketa taldearen interesa hezkuntza kudeaketa ereduetan eta ikuspegi historiko-teorikotik landutako hezkuntza gertaerak aztertzean dago; betiere gizarteak azaltzen dituen erronkei aurre egiteko. Taldearen xedeak berdintasunean oinarritzen diren esku hartze eraginkorretako ikerketan aurreratzea eta zabaltzea dira.

Ikerketa taldearen interes zientifikoa ikaskuntza eta irakaskuntzaren hobekuntzan zentratzen da.

Espezifikoki jorratzen diren bi ikerketa-lerroak honakoak dira: hezkuntza errealitatearekin lotutako praktikak eta eremu politikarekin lotutakoak lantzea.

Escudo Universidad de deusto