Masterrak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra.

Zuzendaria: Zoe Martínez de la Hidalga.

Master honek Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzea du helburu. Gure gizarteak behar espezifikoak aurkezten dituenez, egungo hezkuntzako profesionalek ezinbestekoak diren hainbat arloetako trebeziak garatu behar dituzte. Horien artean, aniztasuna, komunikazio eraginkorra, bizikidetasuna, kultura aniztasuna, teknologia berriak, gatazka kudeaketa, gizarte abileziak, hezkuntza emozionala, tutoretza eta orientazioa dira.

Hori horrela izanik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan beharrezkoak diren gaitasunak garatze aldera dago prestatuta Master hau.

2017-2018 ikasturtea Bilboko campusean egiten den bederatzigarrena edizioa izango da, eta Donostiako campuseko zazpigarrena. Halaber, Hezkuntza Orientazio-ko espezialitatea 2013-2014 ikasturtetik irakasten da, aurtengoa bosgarren promozioa izango da.

Jatorri eta ibilbide akademiko zein profesional ezberdineko 400 ikaslek baino gehiagok hartu du parte master honetan, horien ekarpenekin masterra garatu eta hobetu da.


Hezkuntza Zentroen Zuzendaritza eta Kudeaketa Unibertsitate Masterra

Joaquin Gairín Sallán eta Manuel Álvarez Fernandez.

Koordinatzailea: Visitación Pereda Herrero.

Eskola antolakuntza gero eta konplexuagoa da etengabeko hezkuntza-erreformak direla eta. Egoera berri honek eskolako zuzendarien eginbeharra zabaltzen du, aspaldiko eginbehar administratiboak eta baliabideen kudeaketaz gain. Zerrenda honetara gehitu diren arduren artean, errepresentazio funtzioak, planifikazioa, koordinazioa, ebaluazio prozesuak, berrikuntzaren sustapena, eta komunitatea eskolako bizitzan integratzea daude. Zuzendaritza lan arrakastatsua aurrera eramateko beharrezkoa den formakuntza eskaintzen du Master online honek.

Master hau Deustuko Unibertsitatearen eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren esperientzia zabalean oinarrituta, elkarlanean eskaintzen duten formazioa da. Irakasleen artean nazioarteko mailan adituak diren irakasleak daude formakuntza honetan.

Escudo Universidad de deusto