Metrika eta errima bakoa
Joan den egunean Pio Baroja izeneko enparantzan dauden ziboetan pasa genuen arratsaldea, eta han gure alabaren jira-birak uztartu ziren noizbait idazlearen hitzekin. Idazlea ez zen, ordea, joan den mendeko elaberrigile ospetsuaren islada, bere kezka literarioak arintzen zituen gizon ileurdina baizik. Ni lepoz nengoen aurreko bankuan jesarrita, gure umearen jogurt preziatua zaintzen, eta nekez ikus niezaiokeen […]