Digitalak garen arren, une presentzialak ere gustatzen zaizkigu, ikaskideekin elkartzea eta gai baten inguruan hitz egitea, kafea partekatzea eta gure ikasgaietan, prestakuntzetan eta abarretan bizi izandako esperientziei buruz lasai-lasai hitz egitea.
Ikasturte honetan, Deustu Online Unitatetik, egoerara egokitu behar izan dugu, eta online izan gara inoiz baino gehiago. Gure “kafe tertulia”, adibidez, aurrerago utzi ditugu, eta unibertsitateko, ikastetxeetako eta abarretako irakasleentzako on line prestakuntzari buruzko webinar ziklo ireki bat antolatzea erabaki genuen, gure esperientzian zehar taldearengandik ikasi duguna partekatzeko eta pandemiaren ondorioz helarazi dizkiguten zalantza/kezkei erantzuteko modu gisa.
Hilabete gogorrak izan dira urtarrilean hasi ginenetik, baina taldekoak oso pozik gaude emaitzarekin eta esperientziarekin. Badakigu webinar eskaintza zabala izan dela azkenaldian, eta, hala ere, parte-hartzaileen erantzuna oso ona izan da. Guztira 300 pertsona inguru izan ditugu izena emanda, 8 webinar, eta 90 inguru guztietan. Zifra hauek inguru digitalean apustu egitera jarraitzeko eta iralasteko, ikasteko, lankidetzan aritzeko eta abarretarako bultzatzen gaituzte.
On line programen eta tituluen kalitatean eta diseinuan eragina duten alderdi orokorrei buruz hitz egin dugu, baina baita gure eskolak aberastu eta ikasleak erakarri ditzaketen alderdi praktikoei eta tresnei buruz ere.
Hurrengo irudian saio bakoitzaren ideia eta hausnarketa nagusiak kontsulta ditzakezu. Gainera, horietakoren bat galdu baduzu, grabazioa ikusi eta informazioa zabal dezakezu.
Mila esker hilabete hauetan gurekin izan zareten pertsona guztiei eta talde osoari, ostiral batean sortutako ideia batean parte hartu duzuelako eta betiko inplikazio eta dedikazioagatik.
Datorren ikasturtean ekimen berriak jarriko ditugu martxan, eta berriak argitaratzen jarraituko dugu gure Twitter-en. Zuen zain gaude!
Leire Blázquez
Latest posts by Leire Blázquez (see all)
- Online prestakuntzari buruz ari gara. Webinar zikloaren laburpena - 29 June, 2021
- Las universidades cada vez somos más digitales - 22 December, 2020
- Zer egin dezake online formazioak zugatik? - 17 December, 2019
Leave a Reply