Uste duzu unibertsitateak lan munduan murgilduta dauden ikasleekin harremanetan jarraitu dezakeela?, online prestakuntza pentsatu duzue aukera baten bezala?, uste duzu gaur egungo langileen ikaskuntza beharrizanei erantzuna izan daitekeela?, uste duzu unibertsitatea horretarako prestauta dagoela?

Langileek etengabe prestatzen jarraitu behar dute eta erakundeek langile prestatuak izan behar dituzte merkatuak dituen eskakizunetarako. Batzuetan, konbinazioa ez da erraza, zeren prestakuntza jaso behar duten horiek aldi berean haien bizitzako beste arlo batzuekin egin behar dute bat; lana bera eta laneko ordutegia, bizitza pertsonala, familia, zaletasunak eta abar. Oraindik ere, prestakuntza entitateek eskaintzen duten prestakuntza ez dator bat profesionalen errealitatearekin eta beharrizanekin. Eskuragarriak ez diren ordutegiak edo haientzako egokituta ez dauden gaiak diztuten formazioak eskaintzen dizkiete enpresak langileei. Gainera, hainbat hizkuntzatan egin ahal izatea pentsaezina izan daiteke, antolaketaren kostuagatik soilik. Eta beharrak hor egoten jarraitzen dute. Zer egin dezakete enpresek orduan? Zer egin dezakegu guk? Zer egin dezake online formazioak?

Neurrira egindako online prestakuntza aukera interesgarria izan daiteke. Ondo pentsatzen badugu, hasieran, neurrira egindako online prestakuntza proiektu bat garatzea garestiagoa izan daiteke enpresentzat edo erakundeentzat, bai denborari eta bai diruari dagokionez, epe ertainean alternatiba oso ona izan daiteke profil profesional desberdinentzako eta haien interesentzako. Gaia eta edukia parte-hartzaileari egokituta egongo lirateke eta, metodologiari esker, profesionalek aukera izango dute beren erritmoan eta edozein lekutatik egin ahal izateko, horrela bidaiak, ordutegiekin arazoak eta abar saihestuz.

Unibertsitate pribatuen eta negozio.eskolen inguruan DBK-ak egindako informe baten arabera, bezero partikularren, negozioen, eta nazioarteko ikasleek egindako online programen matrikulazioan hazkunde handia dago da. Unibertsitatetik, prestakuntza programak diseinatu eta garatu ditzakegu, aldez aurretik kasu bakoitza aztertuz, eta beti lanpostura transferentzia bilatzen dutenak. Teknologiak gaur egun metodologia aktiboen potentzialaz eta jarraipenarekin eta ikasleekin etengabeko komunikazioa izan dezakeen prestakuntza ekintzak sortzeko aukera ematen digu. Prestakuntza esperientzia paregabea sortu daiteke, metodologia berritzaileak erabiliz, adituen eta tutoreen papera ezinbestekoa dena. 

Deustuko Unibertsitateko titulua edo ziurtagiria lortzea are gertuago dago hazten jarraitzeko. Hasierako galderara itzuliz, zer egin dezake online prestakuntza zuretzat? zure erakundearen prestakuntzaren beharrak konpontzen lagun dezake? unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzarako aukera berri bat izan daiteke? Arakatu beharreko prestakuntza arlo berri bat izan daiteke?

Erreferentziak

DBK Informa Observatorio sectorial (2019). Principales conclusiones. Universidades privadas y escuelas de negocios. 


The following two tabs change content below.
Leire Blázquez

Leire Blázquez

Unidad Deusto Online, soporte y asesoría para la formación online de la Universidad de Deusto.