Joan den asteazkenean, urriak 9, 18:30etan, Goio Telletxea eta Ana Malagon (La Personnalité) Donostiako Deustoko Innogunean izan ziren Betor hitzaldiarekin.
Bikote ekintzaile eta sortzaile honek «Kariñoa eta printzipoak» izenburua eman zioten aurkezpenari eta beraien esperientzia pertsonalatik abiatuta La Personnalité-rekin, web diseinatzaileei buruzko ikuspegi orokorragoa eman zuten.
Hitzaldi honetan diseinatzaileen topikoak azaldu zituzten: alde batetik, beraien lana “produktu eta zerbitzu digitalen diseinua” dela azaldu zuten eta ez bakarrik “webgune politak” egitea. Beste alde batetik, eta produktu-zerbitzu erlazioa kontuan hartzen, Euskal Herrian Interneteri buruz dagoen pentsamendua adierazi zuten: Internet informazio eta komunikazio plataforma bat bezala ikusten da, eta ez zerbitzu eskaintzaile bat bezala. Azken topikoa, lan prozesuari buruz izan zen. Beraien lanean ezin da zerbait “servilleta batean marraztu”, hau da, web garapenean zerbait gehio behar da ideia onak sortzeko.
Hitzaldiaren azkeneko zatian beraien lanean laguntzaile desberdinak izan dutela adierazi zuten. Alde batetik, programatzaile tarlde desberdinekin kolaboratzen dute eta bestetik, CodeSyntax enpresarekin elkar lanetan ibiltzen dira.
Iturria: CodeSyntax