Azaroaren 4ean, Ingenieritzako lehen mailako ikasleek DeustoKabi inkubategia bisitatu zuten.
Kurtsoan zehar, negozio plan bat landu beharko dute eta ‘bidai’ horretan, DeustoKabik, Bilbon kokatutako inkubategiak nola lagundu diezaiekeen ezagutu dute.

Inkubategian, startup ezberdinak ezagutu dituzte, baita ere instalazioak eta gogoekin geratu dira lanean hasteko bere proiektuak martxan ipintzen.
Ongi etorri etorkizuneko ekintzaileak!!