Joan den astean disfrutatu genuen Kafe-tertulian Blockchain zer den, unibertsitateetan nola eragiten ari den eta zer inpaktu izan dezakeen (edo ez) azken hauetan ezagutzeko aukera izan genuen.

ECampusetik (Deustuko Unibertsitatean online prestakuntzako aholkularitza eta laguntza ematen duen unitatea), denbora batetik aurrera, online prestakuntzarekin, unibertsitateen digitalizazioarekin eta bar erlazionatutako topaketak antolatzen ditu eta oraingo honetan Pablo Garaizar eta Juan de la Herran gurekin izateko pribilegioa izan genuen Blockchain zer den azaltzeko ¡hau erronka!

Pablo hasi zen joko txiki batekin boligrafoa eta papera erabiliz, bertan boluntarioek zenbait  kontabilitate-mugimendu egin behar izan zituen, jokoarekin Blockchainekin loturiko hainbat kontzeptu garrantzitsu azaldu zituen: zer den, nola dauden kateatuta blokeak, zer den meatzari bat edo zer den hash bat. Dinamika labur honen bitartez ulertu ahal izan genuen nola datuen deszentralizazio eta zutabeen kateatzeak, teknologia honen ezaugarri nagusietariko bat, datuen aldaketa edo modifikazioa saihesten duen, balioa emanez, konfiantza eta segurtasun sinonimo gisa. Post labur batean azaltzea ezinezkoa izango litzateke, baina kontzeptu horiek ulertzeko oso interesgarriak den bideoa bat partekatu nahi dugu (bideoan sartzeko). Edonola ere, kontuan hartu behar dugu oraindik zerbait hasiberria dela, bere aplikazioari buruzko galdera askorekin eta Pablok azpimarratu zuen bezala  “Blockchain etorkizuna da, baina ez oraina”.

Ondoren, Juanek erakutsi zigun blockchain-aren aplikazio posibleak eremu ezberdinetan, batez ere ziurtagiriak igortzeari dagozkionak. XXI. Mendeko paperezko titulua faltsutzea nahiko erraza da eta blockchain  aurkezten da iruzurrak saihesteko teknologia gisa, baita ikasleei beren tituluen gaineko kontrola emanez. Besteak beste, identitate digitalarekin edo aseguru konpainiek egiten dituzten smartcontractsen erabilera ere ikusi genituen eta, batez ere, bai Pablok eta bai Juanek parte-hartzaileek planteatutako galdera asko erantzun behar izan zituzten: zer gertatzen da titulu bat aldatzen denean? Nor egon daitekeen prest horiek minatzeko? Zer zentzu duen horrek sarea globala ez bada?

Horrekin guztiarekin, ezin izan genuen goi mailako hezkuntzan nola aplikatzen (edo aplikatuko) den inguruan sakondu.

Europako Batzordeak 2017ko  Blockchain in Education txostenean hezkuntzan aplikatu daitezkeen eszenatoki ezberdinak seinalatzen ditu:

Egin klik irudian handitzeko

 

Era berean, txosten horretan, blockchain-a erabiltzen hasi ziren unibertsitateen adibide batzuk jasotzen dira:

  • University of Nicosia: bitcoinekin ordainketak egiteko aukera ematen du (aurrezpen esanguratsua delarik nazioarteko ikasleen tasetan), masterrak eta ikastaroak eskaintzen ditu kriptotxanponei eta blockchain-aren inguruan, blockchain-a erabiliz ziurtagiriak igortzen ditu.
  • MIT: Blockchain erabiliz ziurtagiriak igortzen dituzte, horrela ikasleak euren kredentzialen jabe izango dira, behin igorrita unibertsitatearen menpe egoteari uzten diote eta blockchain-ak babestuta daude. Horrez gain, hainbat pilotu eta ikerketa egiten dituzte blockchain-aren inguruan.
  • Maltako hezkuntza erakundeak: ziurtagiri nazionala garatzeko akordioa sinatu dute Learning Machine Group-ekin, Blockcerts-en teknologian oinarrituta (proposamen estandarra kredentzialen egiaztapenerako blockchaintzean).

Bestalde, Espainian blockchain  eran ziurtagiriekin zenbait ekimen garatzen ari dira unibertsitateetan, esate baterako, Sevillako Unibertsitatea eta Madrilgo Carlos III Unibertsitateak.

Era berean, interesgarria da aipatzea Woolf University adibidez, bere burua merkatuan “blockhain-aren lehenengo unibertsitatea” bezala aurkezten duena. Burokrazia guztia kudeatzearen arduraduna sistema informatiko bat izango da, horrela pertsonal administratiboan aurrezten duten guztia ikasleei heziketa pertsonalizatu bat ematera joango da (2 edo 3 ikasle irakasle bakoitzeko) .Unibertsitatean sartu nahi duten irakasleentzako sarrera irekia eta ikasleentzako prezio baxuagoak ere eskaintzen dute. Nolanahi ere, azpimarratu beharra dago proiektua hasierako fasean dagoela finantzaketa bila, bere tituluen egiaztatzeko aukerak negoziatzek, beharrezko teknologia garatzen …

Laburbilduz, Blockchain unibertsitateentzako goraka ari den teknologia da, aurrerantz arin eginez eta hezkuntza esparruan aplikatzeko adibide ezberdinak ego narren, oraindik dagoen inplementazioa eskasa da. Nahiz eta hurrengo urteetan erabilera hedatu daitekeen, batez ere ziurtagiri digitaletan.

Azkenean, parte hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu kafe-tertulian parte hartzeagatik. Uste dugu teknologia berri honen ezagutzan pixka bat aurreratu dugula, baita ere lagundu digu konturatzera oraindik gure erakundeetan baliozko eragina izan dezan urrats asko eman behar direla. Aurreratzen jarraituko dugu eta arretaz ikusten bere bilakaera.

The following two tabs change content below.
Unidad de Formación Online

Unidad de Formación Online

Asesoría para la formación online. Online prestakuntzarako laguntza.
Unidad de Formación Online

Latest posts by Unidad de Formación Online (see all)