Ikastaro hau trinkoa izan da, aldaketa asko ekarri ditu,  ahalegin handia eta berritzeko gaitasuna eskatu diguna unibertsitate komunitatea sortzen dugun guztioi. Erronka zail eta konplexu bati egin diogu aurre, baina ikusi dugu elkarrekin lan eginez gainditu egin daitekeela, horrela egin baitugu. Zorionak!

eCampus, Aula TIC eta Irakaskuntza Berrekuntza sailak zurekin jarraitu nahi dugu hurrengo etapan, zure irakaskuntza prestatu 20/21 ikasturterako. Horretarako, webgune berri bat diseinatu dugu https://docencia2021.deusto.es.   

Zer informazio aurki dezaket?

Informazio atal desberdinetan banatuta dago irakasleentzanko: 

  • Aholkuak: 20-21 ikasturterako bertaratzeko jarraibideak eta eskema orokorra aurkezten dira, baita irakasgaiak egokitzeko ideiak ere.
  • Eskuragarri dauden tresnak: datorren ikasturtean zurekin izango dituzun tresna teknologikoak aurkezten dira: ALUD, Meet, Drive, MyApps, Ozeano, irekian dauden edukiak, elkarrekintzarako, edukientzako eta jarduerentzeko web tresnak.
  • Prestatzeko baliabideak: hurrengo prestakuntza ikastaroei buruzko informazioa, bideokonferentzia aurkezten da. Baita ere eskuliburu eta tutorial derberdinetara sarbidea kategoria desberdinetan. Webinar/bideokonferentziak berriak dira, eta une honetarako berariaz diseinatuta daude, aldaketak egin behar badituzu zure ikasgaian 2020/21 ikasturtera moldatzen laguntzeko.
  • Lankidetza-espazioa: UD irakasleentzako fororako sarbidea aurkituko duzu, esperientziak, baliabideak edo zalantzak elkartrukatzeko eta elkartzeko gune gisa sortua.
  • Ohiko galderak: etengabe aldatzen ari den espazio dinamikoa, ditugun zalantza orokorrak eta behin eta berriz errepikatzen diren galderak jasotzen dituena. 
  • Laguntza eta euskarria: euskarri teknologikoko zerbitzuak eta hori eskatzeko bideak adierazten dira. 

Hurrengo egunetan 3 hizkuntzetan egongo da eskuragarri. Webgunea miatzera gonbidatzen zaitugu eta webinarretzan itxaroten zaitugu. 

The following two tabs change content below.
Unidad de Formación Online

Unidad de Formación Online

Asesoría para la formación online. Online prestakuntzarako laguntza.
Unidad de Formación Online

Latest posts by Unidad de Formación Online (see all)