Inoiz galdetu diozu zure buruari… zenbat hobetuko litzaketen zure irakaskuntza bideoak erabiliko bazenitu?  Ba al dago frogarik horren inguruan? Zein neurritan egin dezakete on bideoak klase presentsialetan? Beharbada jada animatu zara eCampus-ekin zure ikus-entzunezko produkzioak sortzera edo, agian, entzun diozu ikasle bateri YouTuben harpidetu den kanalari (batzuetan miloika jarraitzaile gehituz) erreferentzia egiten.  Nolanahi ere, zergatik da errealitate bat bideoen eskaria Goi Mailako Hezkuntzan?

“18 eta 24 urte bitarteko gazteen ia %90-rrak egunero ikusten dute bideoren bat online” eta, batez ere, Europan gero eta gehiago. Gure gaur egungo ikasleek, Z belaunaldia, jadanik gainditu diote millennials belaunaldiari bideoen ikusketan. Bideoak erabiltzeko modua, kontsumoa eta ekoizpena aldatzen jarraitzen dute, aisialdirako bakarrik? Berehala eta ikusizko sarbidea dute “How to / Nola egin” edozeinetara eta horretara ohitu dira. “Hezkuntza iraultza” baten inguruan ere hitz egiten da, nor eta norentzat?

  • Makro maila. “Edutubers” edo “hezkuntzako influencers” deiturikoak sarearen bidez irakasten dute, eskola ikasleen bisita bolumenari esker. Kopurua gero eta gehiago hazten da eta interesgarria da jakitea zer motibatzen duten egungo unibertsitateko ikasleak nolabaiteko hezkuntza bideoa baten aurrean, nola erabakitzen dituzten tendentziak puntuaioekin (Shoufan, 2019).
  • Mikro maila. Behetik gorako heziketa aldaketa, irakasleak (batez ere DBHen) haien ikasleak berrengaiatzeko eta irakasgaiaren inguruan interesa pizteko sarera egiten dute jauzi. Adibidez, “zientzia irakasleak” bere instagramean ikasleek sortutakoa argitaratzen du eta klaseen arteko eztabaida sortzen du. Motibaziotik eskola porrota gutxitu daiteke eta, gainera, bideo didaktikoa argumentazioa hobetzen dutela frogratzen duten ikerketak daude (Loper et al, 2017).

Erabilera, testuingurua, pertsonalizazioa eta egokitzapena elementu bereizgarriak dira. Edozein baliabide didaktiko bezala, bideo hezitzaileek gure ikasgeletan duten arrakasta hezkuntza eredu, metodologia eta irakaskuntza tekniken araberakoa da: MAUD, Flipped Classroom, etab. Online hezkuntzak bideo didaktiko mota ugari eman dizkigu, horietako batzuk ikasgelarako baliagarriak izan daitezke. Hona hemen unibertsitateko irakaskuntzan zertarako erabili daitezkeen adibide batzuk eragilleen arabera: 

  • Beste pertsona/entitate batzuen bideoak. Oso garrantzitsua da baliabideak optimizatzea, jada “asmatuta” dagoena bilatu asmatzen hazi aurretik. Nolanahi ere, beti jabetza intelektuala errespetatuz. Adibidez: gaiaren testuingurua eta kasuen ikerketak filmetako zatiak, dokumentalak, albisteak; beste motibazional baztuk edo beste teoriko-prozedurazkoak, testigantzak, etab.
  • Irakasleen bideo propioak, ikasleentzako eskuragarri ALUD/Moodle-n. Laburpena eskaintzeko, materia gatazkatsuak eta abar argitzeko. Bideo bakoitza nahi adina aldiz gelditu eta errepikatu dezakete, beraz gai konplexuentzako oso egokiak dira. Bideo-tutorialak sor ditzazkezu edo, are hobeto, Deustuko irakaslea bazara, gurekin grabatu ahal dituzu bideoak eCampus-en: zuek ezagutza jartzen duzue eta guk teknika, liburu editoreak bezalakoak gara, baina kasu honetan bideoekin. Adibidez, sektoreko profesionalekin egiten dituzun elkarrizketak zure ikasleekin aztertzeko. Izan ere, pilula bat, kontzeptu bat aurkezten baduzu, elkarrizketa osagarri ezin hobea da, benetako eta esperientziadun planora eramateko. Bideo formatuek elkarren artean elkarreragina egin dezakete, balioa izateaz gain.
  • Gure ikasleek sortutako bideoak. Protagonista pedagogikoak lagunduta beren testigantzetan, elkarrizketetan, esperimentu/prozesuen azterketan, beren proiektuen inguruko txostenetan … etab. Haien ikerketa esperimentalerako frogak izan daitezke,, ebaluziorako; ikasteko, hedatzeko eta partekatzeko, eta baita ere irakasteko. 

Irakasle bezala, erreferentzia eta adibidea gara: baliabide hau arlo akademikoan erabiltzeak beraien ekoizpenak sortzera eta partekatzera bultzatu ditzakete modu desinteresatuan, kontsumismo pasibotik harago. Laburbilduz, jarraipena eman bere formazioari hezkuntzaren ikuspuntu aktibo-gogoeta, kolaboratzaile eta interaktiboa, solidario, eskudun eta arduratutik. Horretarako, eCampus-etik laguntzeko prest gaude: Deustun barneko prestakuntza (“Bideo didaktikoak: formatuak eta erabilerak”, “Nola sortu zure lehen bideo pilula didaktikoa”) eta aholku pertsonalizatuak emanez. Izena ematera edo bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Animatu zaitez!

eCampus | CRAI-ko 4E solairuan Bilbaon eta Mateo Ricci eraikinean Donostin.

 [:]

The following two tabs change content below.
eCampus

eCampus

Asesoría para la formación online. Online prestakuntzarako laguntza.
eCampus

Latest posts by eCampus (see all)