Blog honetan beste post batean azaltzen den bezala, gaur egun, bai formazio presentzialean zein online formazioan ikasleen partaidetza aktiboa sustatzen eta defendatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren alde egiten duen eredu pedagogikora batera aldatzen ari da.

Lineako modalitatean, prezentzialean bezala, existitu da eta existitzen jarraitzen du “sarratua edo pasiboa” den eredua, non alde batetik ikasleak bakarka edukiak kontsumitu, jarduerak osatu eta ebaluazio frogak egiten ditu, eta bestetik, irakasleak, edukiak eta jarduerak diseinatu, horiek bistaratzen eta gauzatzen diren  gainbegiratu eta azterketa eta froga objektiboetan oinarritutako ebaluazioa proposatzen du. (Area, M., 2019)

Hala ere, azken urteetan, aldaketa izugarria ematen ari da, sarean ikaskuntza esperientzialaren eredua inplementatuz, non ikaslea da bere ikasketa prozesuaren arduraduna eta protagonista nagusia. Eredu honek online lankidetza defendatzen du, arazoen ebazpena, proiektu diseinuen bitartez edo ikasleei erronkak planteatuz haien ezagutza, trebetasunak eta jarrerak modu interaktiboan eraiki eta ebaluatu dezaten.

Planteamendu metodologiko honek, lineako tutoreen funtzioetan aldaketa nabarmena ekartzen du, bigarren plano batera pasatzen da, gida, laguntzaile eta dinamizatzaile bihurtuz. (Alonso Díaz & Blázquez Entonado, 2012). E-tutoreak gaitasun bereizgarriak eskatzen dituela ulertzen da, kalitatezko prestakuntza diseinatu eta eman ahal izateko, aipatutako suposizioetan oinarrituta.

Zer gaitasun garatu behar ditu online irakasleak?

  • Diseinu eta heziketa garapen faserako irasleak behar du:
    • online gaiak programatzeko ezagutza didaktikoa, ikasleen ikaskuntza-jardueren inguruan esperimentazioa eta elkarrekintza bultzatzen eta sustatzen duena.
    • ezagutza praktikoa teknologiaren erabileran, materialak bilatzeko eta aztertzeko, hautatzeko eta, hala badagokio, diseinatutako materialetan eta baliabideetan laguntza emateko.
  • Elkarrekintza, komunikazio eta lankidetzan oinarritutako prestakuntza egoki bat emateko, irakasleek ezagutza didaktikoak eta praktikoak eduki behar dituzte, tutoretzarako eta online ebaluazio jarraia eskaini ahal izateko.

Anderson-en (2001) arabera, online irakaslea hiru dimentsiotan azaltzen da hezkuntza ekintzan zehar; kognitiboa, didaktikoa eta soziala:

  • Presentzia kognitiboa prozesu osoan zehar  tutoreak eskaintzen duen laguntzari eta jarraipenari dagokio, jardueren bidez, aholkatzen, galderak eginez, arazoak edota hipotesiak planteatuz ikasleak ondorioetara heltzeko.
  • Presentzia didaktikoa, ikasteko aukerak eskaintzeko erraztasunarekin lotuta dago, lankidetza proiektuen, arazoen eta erronken bitartez.
  • Dimentsio soziala, formazioan e-irakaslearen presentzia jarraiari dagokio, posta elektronikoa edo mezuen bitartez bakarka eta taldean foroak ikuskatuz eta hauetan parte hartuz, elkarlana, interakzioa, motibazioa eta ikaslea konprometituz ezagueraren eraikuntzan.

Azken horri dagokionez, interesgarria da aipatzea presentzia sozialak hartzen duen eragina eta garrantzia, eta bereziki irakaslearen interakzioan ikasleekin eta funtsezko elementu baten bezala tutoretza funtzioetan ikaskideen arteko eztabaida aktiboa, ikaslearen gogobetetzearen erabakigarrian eragina duten bi faktoreren bezala identifikatu baitira online prestakuntzan (Swan, 2001).

Kalitatezko e-tutoretzak eskatzen dituen gaitasunak eta funtzioak ezagutzea aukera emtane digu, online modalitatean, ikasleen behar izanen arabera arreta eta jarraipen pertsonalizatua eskaintzen jarraitu, beste metodo eta erreminta batzuk erabiliz. Gai honetan sakontzea interesatzen bazaizu, ekainean zehar irakasleentzako ikastaro bat eskainiko da UDen. Informazio gehiago eta izena emateko esteka honetan.

 

References

Alonso Díaz, & Laura. (2015). El docente de educación virtual. guía básica Spain: Narcea Ediciones.

Anderson, T., Rourke, L., Garrison, D. R., & Archer, W. (2001). Assessing teaching presence in a computer conferencing context. Journal of Asynchronous Learning Networks, 5(2),

Area Moreira, M. (2019). La enseñanza universitaria digital 

Ke, F. (2010). Examining online teaching, cognitive, and social presence for adult students. Computers & Education, 55(2), 808-820. doi:10.1016/j.compedu.2010.03.013

Maraver-López, P. (2014). El docente de educación virtual. Comunicar, 21(42), 218. Retrieved from https://search-proquest-com.proxy-oceano.deusto.es/docview/1476812863?accountid=14529

Sánchez, M., & Meneses, E. (2012). La sociedad de la información y la formación del profesorado. e-actividades y aprendizaje colaborativo/(information society and teacher training. e-activities and collaborative learning). Revista Iberoamericana De Educación a Distancia, 15(1), 15-35.

Swan, K. (2001). Virtual interaction: Design factors affecting student satisfaction and perceived learning in asynchronous online courses. Distance Education, 22(2), 306-31. doi:10.1080/0158791010220208

The following two tabs change content below.
Matxalen Belausteguigoitia Arrien

Matxalen Belausteguigoitia Arrien

Unidad Deusto Online - Asesoría y apoyo para la formación online.