Aurten zerbait ikasi badugu, bideokonferentziak egiteko tresnek ikastaroa aurrera ateratzen lagundu digutela da, eta, espero zen bezala, tresna horiek hobetuz eta hainbat baliabide sartuz joan dira gure klaseak edo bilerak atseginagoak eta parte-hartzaileagoak izan daitezen.

Deustuko Unibertsitatean Meet erabiltzearen alde apustua egin dugun. Hainbat baliabide sartu ditu bere funtzioetan —eta gehitzen jarraitzen du—, gure irakaskuntza-lana egingarriagoa izan dadin, eta gure ikasleengana beste modu batera iristen jarraitu dezan, baina beste era batera iritsiz.

Denok ikasi dugu saio bat sortzen eta hartan sartzen, kameraren aurrean jartzen, mikrofonoa irekitzen eta hitz egiten… Baina… Eta Meetek dituen baliabideak erabiliz gure saioak interaktiboagoak egiten baditugu? Eta saio parte-hartzaileagoak egiteko hainbat jarduera edo estrategia sartzen baditugu?

Hemen  zure saioei beste bira bat ematen lagunduko dizuten aholkuak. Estrategia/jarduera adibide bat ikusteko, egin klik argazkiaren gainean:

Funtzio horiez gain, gogoratu funts lausotu bat ere sar dezakezula, bertaratze erregistroa jaso eta parte hartzaile guztiak batera onartu, saioak ahalik eta distraziorik txikiena izan dezan.

“Irakaskuntza 20-21” webgunean beti izango dituzu sartzen diren berrikuntza guztiak, baita Meeten eskuliburua ere. Hor aurkituko dituzu, pausoz pauso, funtzionaltasun guztiak.

Animatu eta utzi aztarna zure saioekin!

The following two tabs change content below.
Elísabeth Rodríguez Tejea

Elísabeth Rodríguez Tejea

Unidad Deusto Online. Asesoría y apoyo para la formación online de la Universidad de Deusto.