Bazenekien atzo Jabetza Intelektualaren Nazioarteko Eguna izan zela? Apirilaren 26an ospatzen da 2000. urtetik.
Batzuetan, ezjakintasunagatik, hirugarrenen materialak erabiltzen ditugu baimenik gabe, jabetza intelektuala errespetatu gabe. Autore-eskubideak dituzten bideoak eta irudiak deskargatzen ditugu, edo liburu bateko kapituluak eskaneatzen ditugu gero gure ikasleekin partekatzeko. Ekintza horien asmoa ona da, baina horrek ez du esan nahi ondo daudenik.
Unibertsitatean beti egon gara oso sentsibilizatuta hirugarrenen materialak behar bezala erabiltzeko. Hori dela eta, iaz Jabetza Intelektualaren web orria eguneratu genuen, bai irakasleentzat bai ikasleentzat eskuragarri dagoena, informazio eguneratua edo gure ikasleak kontzientziatzeko jolasak barne.
Zalantzarik izanez gero, begiratu web orria. UD-ko irakaslea bazara eta gaian sakondu nahi baduzu, uztailean emango den “Hirugarrenen zein material erabil dezaket nire irakasgaietan?” ikastaroan izena eman dezakezu. Irudi honetan parte-hartzaile batzuen iritziak ikus ditzakezu:
Amaitzeko, Jabetza Intelektualarekin zerikusia duten post batzuk bidaltzen dizkizuegu, interesgarriak izan daitezkeenak:
- ¿Qué recursos puedo compartir legalmente con mis estudiantes? ¡Pide ayuda!
- Los materiales de terceros que podemos utilizar en nuestras asignaturas
Maitane Cortés Garay
Latest posts by Maitane Cortés Garay (see all)
- Ezagutzen duzu ALUDeko egunerokoa? - 8 February, 2022
- Jabetza Intelektualaren Nazioarteko Eguna - 27 April, 2021
- Neurohezkuntza, teoriatik praktikara. - 12 March, 2019
Leave a Reply