Europako unibertsitateek hainbat urte daramatzagu paradigma aldaketa baten alde lan egiten, non ikasketa ikaslean zentratzen da eta ez irakaslean edo edukian. Europako Kontseiluak goi mailako hezkuntza berritzeari buruzko ondorioetan ikaslean zentratutako ikuspegiak eta ikasketa modalitate desberdinak sustatzearen garrantzia jasotzen da. (Europar Batasuneko egunkari ofiziala. 2011/12/20)
Duela hamarkada bat baino gehiago Biggs (2004) edo Rué (2007) bezalako autoreek behin baino gehiagotan azpimarratu dute estimulatzen duten testuinguruak sortzearen garrantzia ikaslea ikasketa prozesura bideratzeko ikuspuntu sakon batetik. Ikasketa hau ikaslearen partaidetza aktiboa ematen denean sortzen da, jarduera zehatzak burutuz eta irakasleen eta haien kideen arteko lankidetzatik proposamenak landuz, horrela, esanahia edukien bitartez eraikiz (Silva, J. & Maturana, D.,2017).
Testuinguru honetan, IKT-ek porposamen metdologikoak eraberritzeko eta berritzeko aukera ematen digute, ikasketa autorregulatzailea posible eginez, espazioa moldagarriak sortuz partekatzeko eta ezaguera sareak antolatzeko, eta bai ikasketen eraikuntza kolektiboa lantzeko (Silva, J., Fernández, E. & Astudillo, A., 2016)
Dena den arren, ikusten jarraitzen dugu unibertsitateko irakasleak eta izan litezkeen ikasleak oraindik uste dutela online irakaskuntzak ikaslean zentratutako ikaskuntza eredura ez duela salto egin. Online irakaskuntza ezagueraren trasmizioan zentratutako ikasketa ereduan gelditu dela irudikatzen dute, irakasleak ematen duen azalpena dokumentu bategatik aldatuz, edo, onenean, bideo batengatik.
Ordea, funtsezkoa da azpimarratzea dokumentuetan, bideoetan eta baliteke test batean oinarritutako online formazioaren ideia ez datorrela bat EEES-tara egokitutako formaziora ezta kalitate handiko online formakuntzaren alde apustua egiten duten unibertsitateen praktika.
Unibertsitateak eskaintzen duen online irakaskuntza ikaslearen jardueran zentratuta egon behar den irakaskuntza izan behar da eta ez edukietan, ikaslearen partehartze aktiboa sustatzen duten metodologien alde apustua eginez. Online testuingurua, norberak ikasketa gestionatzeko, beste leku batzuetako ikasle zein irakasleekin erlazionatzeko aukera eta harreman pertsonalak ezartzeko ematen duen aukeragatik, metodologia hauentzako espazio ezin hobea da.
Ikaslean zentratutako eredu baten jarduera alderdi nagusi gisa jartzea dakar online metodologian. Ordea, jarduera hauek arreta handiz planifikatu behar dira, garatu behar diren gaitasunak abiapuntuz izanik hauek diseinatzeko.
Aurreko post batean (6 elementos esenciales para diseñar tu primer curso online) hitz egin genuen ikasleek egin behar dituzten jarduerak zehazterako orduan gaitasunak abiapuntu bezala izatearen garrantziaz, eta bakarrik hortik aurrera sortu eta aukeratu ikasketarako beharrezkoak diren errekurtsoak.
Metodologia aniztasun horrek ematen digu aukera edukietan zentratutako online irakaskuntza batetik, non ikasleak betez ere betetzen duen rola pasiboa izaten da eta bakarkako ikasketa eta batez ere oroimena sustatzera zuzenduta dagoena; jardueretan zentratutako ikasketa eredu batera, non ikaslearen partzehartzea eta lagun arteko lankidetza sustatzera (Gross 2011).
Hortaz, online irakaskuntzan bereziki garrantzitsua da metodologia aktiboen aldeko apustua egitea, kasuen analisia, arazoetan eta proiektuetan oinarritutako ikasketa edota zerbitsu ikasketa, edo rol jokoen teknika, brainstorming, eztabaidak, erakusketak eta ikerketak taldeka zein binaka, etabar. bezalakoak proposatuz.
Guzti hau, ikaskuntza eredu sendo batengatik eutsita eta zehaztuta egon behar da ikasleak ikasketa sakon bat lortu dezan, bere jakin-mina indartuz, ikasketa prozesuan motibazioa eta inplikazioa izanez eta gaitasunak garatuz.
Beraz, gure ikuspuntutik, online irakaskuntza kalitatezkoa izan dadin ikaslearen rol aktibo baten alde apustu egin behar du ikasketen eraikuntza kolaboratiboarekin batera eta jarraipen pertsonalizatua irakaslearen aldetik.
Hau da gure unibertsitatearen apustua eta baita ere beste hainbat erakunde eta irakasleena. Zurea ere bai? Online izan duzun esperientzia partekatzera animatzen zaitugu: komentatu post honetan erabilitako metodologiak, teknikak, errekurtzoak…
Sonia Arranz
Latest posts by Sonia Arranz (see all)
- Bideokonferentzia bidezko klaseetarako gako batzuk - 21 October, 2020
- Printzipio Pedagogikoak Urrutiko Hezkuntzan - 23 January, 2020
- Unibertsitateko Online Irakaskuntza KolaborAktiboa - 30 April, 2019
Leave a Reply