Enlarge SEAS: Formakuntza saioak Lisboan

Enlarge SEAs proiektuaren lehenengo formakuntza Saioa Lisboan izan da maiatzak 14-17 egunen artean. Bertan, Portugal, Malta, Chekiar Errepublika eta Espainako eskola anitzetako irakasleak eta zuzendaritza taldeko-kideak Solasaldi Literario Dialogiko (SLD) eta Talde Elgarreragileak (TE) hobeto ezagutzeko bildu dira, hezkuntza jarduera arrakastatsu horiek haien eskoletan martxan jartzeko helburuarekin. Ebidentzia zientifikoetan oinarritutako hezkuntza eskaitzeko ilusioa eta gogoak nagusi izan dira lehenengo formakuntzan.

Saio honetan elkarrizketa berdintasuna izan da ardatz, eta honi esker hezkuntzako profesionalek haien zalantzak partekatu dituzte. SDL eta TE funtzionamenduaren inguruko detaile guztiak ezagutzeko aukera izan dute partehartzaileek. Horretarako oinarrizkoa izan da formakuntza programa zientzian oinarritutako formakuntza teorikoa eta eztabaidarako espazioak konbinatu izana. Azkenik, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak inplementatzen duen Lisboako eskola bat bisitatu dute 16 parte hartzaileek, lehenengo formakuntza saio honi amaiera berezia emanez.

eDucaR berriz ere Zientzia Azokan

Bigarren urtez izan dira eDucaR ikerketa-taldeko bost kide Bilboko Plaza Berrian, maiatzaren 10ean, ospatu zen Zientzia Azokan. Iaz egin bezala, IMP-EXIT (2015-2017) proiektuko emaitzak aurkeztu ziren. Era berean, oraingo honetan INTER-ACT (2018-2021) I+D+I ikerketa-proiektuan egindako aurrerapenak eta lehen emaitzak aurkezteko aukera izan zuten.

Bi ordutan zehar 50 haur eta gazte baino gehiagok parte hartu zuten Talde Interaktiboetan eta Solasaldi Literario Dialogikoetan. Bitartean, bertaratu ziren familiartekoak komunitate zientifikoan onartutako jarduera hauen onurak ezagutzeko aukera izan zuten.

eDucaR-en parte hartzea EIPTE proiektuan (Entrepreneurship in Initial Primary Teacher Education)

EIPTE proiektuaren hirugarren astea (Ekintzailetza Lehen Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzan) apirilaren 1etik 5era izan zen.

Egun hauetan, etorkizuneko 65 ekintzaile irakaslek (teacherpreneurs) ekintzailetzari buruzko programa zehatz batean parte hartu zuten diseinu pentsamendu (design thinking delako) metodologian oinarrituta. Horrez gain, Goi Mailako Hezkuntzako sei kolaboratzaileetako hogei irakasle, ikerlari eta langilerekin batera joan ziren, 65 ikasleak diren

  1. Artesis Plantijn Hogeschool Antwerpen, Netherlands
  2. Leuphania University of Lüneburg, Alemania
  3. Mid Sweden University, Suedia
  4. Universidad de Deusto, Espainia
  5. University College Sjælland, Danimarka
  6. University of Appled Sciences, Vilniaus Kolegija, Lituania

+ Fonden for Entreprenørskab, Danimarka eta Technichus Science Center, Suedia

Astean zehar, parte-hartzaileek ideiak eta iritziak trukatzeko aukera, ekintzailetza aurrera eramateko modu desberdinak ikusteko edo alorreko adituekin eztabaidatzeko aukera izan zuten. EIPTE proiektua Arantza Arruti irakasleak zuzentzen du Bilbon – EDucaR- Hezkuntza Ikerketarako taldeko kidea dena – eta 6 herrialdetako lankideak biltzen ditu (Alemania, Danimarka, Belgika, Lituania, Suedia eta Espainia). Helburua da hezkuntza ekintzailea garatzen duten goi mailako hezkuntza erakundeen kopurua handitzea.

eDucaR DeustoForum-en: “50 años educando para mejorar el mundo”

Satellite

Paulo Freire XX. mendeko hezkuntza arloan izan den eraginik handieneko intelektualetariko bat da. 2018an, “Pedagogía del Oprimido” lehenengo argitaratu zuen liburuaren 50. urteurrena ospatzen den honetan, bera eta bere pentsamendua nazioartean omenaldiak jasotzen ari dira. Autorearen hitzetan, “liburu honek ez du mundua aldatu, baina mundua aldatuko duten pertsonak aldatu ditu”.

Freireren legatuaz eta hezkuntzak mundu hobea egiteko duen balioaz solas egiteko,Ramón Flecha izango dugu, West University Timisoara-ko Honoris Causa doktorea eta Bartzelonako Unibertsitateko Soziologiako katedraduna. Harvardeko Unibertsitateak Freireri eskaini zion omenaldira gonbidatu zuten Flecha, Freire bera eta beraren lana ondo ezagutzen zituelako. Flecharen ondoan hitz egingo dute Nelida Zaitegui, Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente, irakasle eta pedagogoak; eta Lourdes Villardón,Didaktikan eta Garapen Kurrikularrean katedraduna eta doktorea Psikologian Deustuko Unibertsitatean.

El equipo eDucaR en la Feria de la Ciencia

El próximo sábado, 21 de abril entre las 12:00h y las 14:00h, miembros del equipo eDucaR participaran en la feria de la ciencia, que tendrá lugar en la Plaza Nueva de Bilbao. Una feria a la que acudirán 236 grupos de alumnado y que tiene el objetivo de  fomentar el interés por las vocaciones científicas entre los niños y niñas y de visibilizar los avances de la investigación educativa.
Las personas de nuestro equipo realizarán Tertulias Literarias Dialógicas y Grupos Interactivos, centrados en la lectura del libro clásico de La Odisea de Homero y operaciones matemáticas como la geometría y aritmética. Unas acciones educativas que han demostrado, a través de proyecto I+D+I IMP-EXIT (2015-2017), que al aplicarlas los más pequeños mejoran en la conducta prosocial y en los resultados académicos.

Seminar: TOWARDS ‘INCLUSIVE CO-ASSESSMENT’: A RESEARCH ABOUT IN-SERVICE TEACHERS’ METAPHORS OF ASSESSMENT

The eDucaR team organizes the seminar:
TOWARDS ‘INCLUSIVE CO-ASSESSMENT’: A RESEARCH ABOUT IN-SERVICE TEACHERS’ METAPHORS OF ASSESSMENT
21th March 2018,
15:30h. – 16:30h.
Sala 110 (Campus Bilbao)Registration: https://goo.gl/forms/dwSc8YHoWCtbsA9l2 
(Registration Deadline: 16th March)

eDucar ikerketa-taldea E2O topaketan parte hartzen

Grupo-E2O-

Bigarren Aukerako Eskolen Elkartea eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren barne, eDucaR ikerketa taldea Europako eta Estatuko Bigarren aukerako Eskolen topaketaren antolakuntzan parte hartzen ari da. Topaketa Deustuko Unibertsitatean izango da apirilaren 18an. Parte hartzeko gonbidapena luzatu digute. Izena web orrialdearen bidez eman dezakezue.

Escudo Universidad de deusto