eDucaR berriz ere Zientzia Azokan

Bigarren urtez izan dira eDucaR ikerketa-taldeko bost kide Bilboko Plaza Berrian, maiatzaren 10ean, ospatu zen Zientzia Azokan. Iaz egin bezala, IMP-EXIT (2015-2017) proiektuko emaitzak aurkeztu ziren. Era berean, oraingo honetan INTER-ACT (2018-2021) I+D+I ikerketa-proiektuan egindako aurrerapenak eta lehen emaitzak aurkezteko aukera izan zuten.

Bi ordutan zehar 50 haur eta gazte baino gehiagok parte hartu zuten Talde Interaktiboetan eta Solasaldi Literario Dialogikoetan. Bitartean, bertaratu ziren familiartekoak komunitate zientifikoan onartutako jarduera hauen onurak ezagutzeko aukera izan zuten.

Leave a Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto