EIPTE proiektuaren hirugarren astea (Ekintzailetza Lehen Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzan) apirilaren 1etik 5era izan zen.
Egun hauetan, etorkizuneko 65 ekintzaile irakaslek (teacherpreneurs) ekintzailetzari buruzko programa zehatz batean parte hartu zuten diseinu pentsamendu (design thinking delako) metodologian oinarrituta. Horrez gain, Goi Mailako Hezkuntzako sei kolaboratzaileetako hogei irakasle, ikerlari eta langilerekin batera joan ziren, 65 ikasleak diren
- Artesis Plantijn Hogeschool Antwerpen, Netherlands
- Leuphania University of Lüneburg, Alemania
- Mid Sweden University, Suedia
- Universidad de Deusto, Espainia
- University College Sjælland, Danimarka
- University of Appled Sciences, Vilniaus Kolegija, Lituania
+ Fonden for Entreprenørskab, Danimarka eta Technichus Science Center, Suedia
Astean zehar, parte-hartzaileek ideiak eta iritziak trukatzeko aukera, ekintzailetza aurrera eramateko modu desberdinak ikusteko edo alorreko adituekin eztabaidatzeko aukera izan zuten. EIPTE proiektua Arantza Arruti irakasleak zuzentzen du Bilbon – EDucaR- Hezkuntza Ikerketarako taldeko kidea dena – eta 6 herrialdetako lankideak biltzen ditu (Alemania, Danimarka, Belgika, Lituania, Suedia eta Espainia). Helburua da hezkuntza ekintzailea garatzen duten goi mailako hezkuntza erakundeen kopurua handitzea.