Deusto Ekintzaile Asteko lehen jarduera moduan, aurreko ostegunean, irailak 30, Roberta Vicente -k Design Thinking sistema gai gisa hartuta hitzaldia eman zien Erasmus-eko ikasleei.
Ikasleak hiru taldeetan banatu ziren, ariketa ugari elkarlanean zein banaka landuz, Brainstorming-a, esaterako. Hau da, “idea zaparrada” delakoa edo talde-laneko eta sormenezko pentsamenduak.
Guztiei ideia anitz bururatu zitzaizkien eta gelakideekin zein irakasleekin partekatu zituzten, ikastaro ederra, dotorea eta paregabea sortuz, ideiak ematearen eta galderak egitearen ondorioz ikasleen parte hartzea nabarmena izan baitzen.
Hona hemen Deusto Ekintzaile Asteko eginkizun gehiago.