Deustuko Unibertsitateak Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globalaren -RIEG- Deustu-Bizkaia lehen edizioaren amaiera ospatu zuen uztailaren 10ean Garate aretoan. Deustuko Unibertsitateak gidatzen du ekimen hau, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Proiektu honen helburua STEM talentu latinoamerikarra erakartzea eta berrikuntza-ekosistema indartzea da, inplikatutako eragile guztien arteko sareko lankidetzaren bidez, pertsonak ardatz hartuta. Ekitaldian, halaber, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Teknologiako Master Dualaren lehen promozioaren graduazioa ospatu zen. Master honek ikaskuntza akademikoa eta Bizkaiko enpresa-sareko erakundeetan egindako egonaldiak uztartzen ditu.
Ekitaldian, María Jose Aranguren-ek, Donostiako campuseko eta Deustuko Unibertsitateko Erakunde Harremanetarako errektoreordeak, RIEGen helburua nabarmendu zuen: STEM talentua erakartzea gure lurraldera, Europako erronka demografikoen aurrean. Bereziki eskerrak eman zizkien Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaia With The Talent ekimenari, pertsonen hazkundea, hezkuntza eta lankidetza bultzatzeko unibertsitateak, enpresak eta erakundeak batzen dituen proiektu baten alde egiteagatik. Era berean, AUSJAL Sareko kide diren Latinoamerikako unibertsitate Jesuitekin izandako lankidetza eta testuinguruak eraldatzeko nahiz aukerak sortzeko, nazioarteko aliantzen ahalmena nabarmendu zuen.
Garbiñe Henry-k, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendariak, gidatu zuen jardunaldia, hurrengoa nabarmenduz: «Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globala Deustuko Unibertsitateak Latinoamerikako 14 unibertsitate Jesuitarekin bat egiteari esker sortu zen, unibertsitateen artean berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloko loturak indartzeko eta lankidetzan aritzeko helburuarekin. Ildoetako bat talentua lurraldeetara erakartzea da, eta, hori lortzeko, Deustuko Unibertsitateak Sarearen esku jarri duen tresna, Berrikuntza eta Teknologia Master Duala da. Master honen bidez, ikasturte honetan Latinoamerikako 21 parte-hartzaile etorri ahal izan dira Bizkaira, STEM prestakuntza edo esperientziarekin».


Ondoren, Iraide Aramberria, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza teknikariaren eskutik, bideo bat proiektatu zen RIEGeko 14 Unibertsitate Nodoetako 5-ek parte hartu zutelarik. Ordutegien arteko aldea ikusita, eta unibertsitateak ere ekitaldi honetan ordezkatuak izateko asmoz, unibertsitateek ekimen honetan izandako parte-hartzeari buruzko testigantzak jaso ziren bideoan. Horrela, hauek egindako lana azpimarratu besterik ez, baizik eta beste erakunde, unibertsitate eta lurralde batzuekin lotura estrategikoak sortzeko beraien ahalmena nabarmendu zen.


Ekitaldian mahai-inguru bat ere egin zen, María Lambarri Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Ekonomia Eragileekin Harremanetarako Unitateko zuzendariaren eskutik. Bertan, edizio honetako parte-hartzaileen eta enpresa kolaboratzaileen testigantzak partekatu ziren. Horretarako, enpresen ordezkari gisa, Vanessa Magui, Haizea Bilbao-ko Talent Development Manager-a eta Fertor Taldeko zuzendaritzako Xabier Nieto izan genituen. Bestalde, parte-hartzaileak Peruko Julissa Sanchez-ek eta Mexikoko Paola Ibarra-k ordezkatu zituzten, Masterraren testuinguran, Sidenor-en eta Laboral Kutxan izan direnak. Horretaz gain, lehen edizio honetako 22 enpresa laguntzaileei errekonozimendu publikoa egin zitzaien.
Mila esker Alba Energy, BBVA Technology, CAF Signalling, Deloitte, Grupo Fertor, Gestamp, Haizea Bilbao, Iberdrola, IDOM, Laboral Kutxa, Liftra, N World, NTT Data, Petronor, PharmaBioServ, Saitec, Sener, Sidenor, Tecnalia, Teknei, Vicomtech eta Zyonia-ri.
Sari gisa emandako oparia diseinu jasangarriko pieza bat izan zen, Gotaa Lab startupak birziklatutako arrantza-sareekin egina. Gotaa Lab Innogunen inkubatuta dagoen proiektua da, Deustuko Unibertsitateak Donostiako campusean duen ekiteko gunean, hain zuzen ere.



Unerik hunkigarrienetako bat Masterreko parte-hartzaileei diplomak, bandak eta opariak ematea izan zen, Andoni Eguíluz, Ingeniaritza Fakultateko dekanoaren, Janire Gordon, Masterreko zuzendariaren eta Irene Cuesta, Etengabeko Prestakuntzako eta Prestakuntza Dualeko zuzendariaren eskutik. Aldez aurretik, Andoni Eguiluzek ere hitz batzuk eskaini zizkien parte-hartzaileei. Zorionak emateaz gain, Master honek profesionalak lankidetzan aritzeko nola prestatu behar diren erakusten duela nabarmendu zuen. Halaber, erronka teknologikoei berrikuntzatik aurre egiteko gai den talentu gaztea goretsi zuen. 2024-2025 promozioan 5 herrialdetako (Mexiko, Kolonbia, Peru, Uruguai edo Argentina) profesional gazteak izan dira eta aipatutako enpresetan egonaldi duala burutu dute.


Jardunaldiari amaiera emateko, José Luis Larrea-k, Deusto Social Lab aholkularitza kontseiluko presidente eta Deustuko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluko kideak, «Talentuaren erronka: erakartzea, hartzea eta errotzea» hitzaldia eman zuen. Bertan, eraldatzen ari den mundu honetan talentuak dituen erronka handiei heldu zien, eta gure lurraldeetan pertsonak erakartzeko, hartzeko eta errotzeko premia nabarmendu zuen, ikuspegi guztiz gizatiar batetik, eta horretarako erakunde publikoek, enpresek eta hezkuntza-erakundeek lerrokatuta eta lankidetzan lan egin behar dutela azpimarratu zuen. Talentua ez dela baliabide bat defendatu zuen, baizik eta errealitate bizi, pertsonal eta erlazional bat, loturak, asmo partekatuak eta haren garapena erraztuko duten inguruneak sortzeko premia agerian jarriz. Amaitzeko, Ainara Basurko-k, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Foru Diputatuak, amaiera eman zion ekitaldiari, eta positiboki baloratu zuen lankidetza publiko-pribatua lurralde-eraldaketaren eragile gisa.


Ekitaldiari amaiera emateko, familia argazkia eta cocktail bat egin ziren, eta, horrela, lehen edizio oso berezi bat itxi zen, datozen urteetan talentu berritzailea erakartzeko eta garatzeko prozesuan kalitate berarekin jarraitzeko asmoz.



Interesante, gracias.