European Data Incubatorek jada ireki du epea inkubazio programan izena emateko. Europa guztiko Big Dataren inguruko 50 startup eta ETE bilatzen dituzte parte hartzeko. Europar Batzordeak 5 milioi euroko finantzaketa eman dio programari. 2019ko abuztuan hasi eta 2020ko apirilan bukatuko da.
Aukeratutako startupek itzuli beharrik gabeko 100 mila euroko finantzaketa eta datu hedagarrien prozesamendurako cloudeko ingurugiroa jasoko dituzte. Gainera, aholkulari pertsonalak eta tailerrak egiteko aukera izango dute, eta sektore ezberdinetako enpresa handiekin kontaktua ere izango dute. Helburua da startupek benetako datuekin benetako erronkak ebaztea.
Parte hartzeko hiru aukera daude:
- Ready-Made: EDIk edo datuen hornitzaileek proposatutako erronka ebatzi.
- Half and half: zuk proposatutako erronka ebatzi EDIren datu multzoekin eta kanpo datu multzoekin.
- Free Choice: zuk proposatutako erronka ebatzi zure datu hornitzailea eta zure kanpo datu multzoak erabiliz.
Izena emateko epea irekita dago!
Eman izena hemen ekainaren 19a baino lehen.