Pasa den ostiralean, azaroak 5, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, adimen artifizialari buruzko hitzaldia egon zen. Bertan, robotak, bideo-jokoak, ordenagailuko zein mugikorreko aplikazioak etab. aztertu genituen, non eta nola erabiltzen diren azalduz.
Enrique Onievak emandako berriketaldi honek entzuleen partaidetza eskatzen zuen, ondorioz, guztiek hitz egiteko aukera izan zuten, euren iritziak adieraziz. Horrek hitzaldia aberastu zuen, ahalmen sortzaile hori erakutsi baitzuten.
Mila esker partaide guztiei eta Onievari emandako aurkezpenagatik!