Aurreko apirilaren 8an, Lauro ikastolako ikasleen eta irakasleen bisita jaso genuen Deustuko Unibertsitatean. Bilboko campuseko auditorioan elkartu ginen, eta Garbiñe Henry Deusto Emprende-ko zuzendariak unitatearen aurkezpena egin ondoren, izotza apurtzeko eta sormena lantzeko hainbat dinamika egin genituen 1. batxilergoko ikasleekin.
Lehenengo dinamika Kahoot bat izan zen, ondoren bakoitzak bere burua aurkeztu zuen animalia batekin identifikatuz, eta paperezko orri batekin objetu bat egiteaz gain istorio bat ere eratu zuten.
Elene Susperregi eta Roberta Vicente taldekideek gidatu zituzten dinamikak, eta saioa amaitzeko Ander Gutiérrez, Iraide Calero eta Lide Bengoetxearen testigantzak entzuteko aukera izan zuten ikasleek.
¡Mila esker Lauro ikastolari bisitagatik eta hurrengora arte!