Joan den astelehenean, maiatzak 16, Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Ikasketen Institutuko Kultura eta Elkartasun Tituluko 3. mailako ikasleek itsu-itsuan askari bat egiteko aukera izan zuten.
«Osasun Integrala» irakasgaiaren esparruan, eta Aisialdi eta Desgaitasunaren Katedrako zuzendari Aurora Madariaga Ortuzar irakaslearen eskutik, bisita gidatua egin ahal izan zuten Bilboko Ilunion San Mames hotelaren instalazioetara. Hotelaren kudeaketa inklusiboaren eredua nabarmentzen da, pertsona guztientzat pentsatua. Zentzu horretan, ikusmen-arazoak edo ikusmen falta dituzten pertsonentzako askaria bizi ahal izan zuten.
Leave a Reply