Joan den ostiralean, maiatzak 20, unibertsitateak Inklusio eta Irisgarritasun Planaren esparruan antolatutako world-kafeen lehenengo saioan parte hartu nuen. Esperientzia ederra izan zen eta arima hunkituta atera nintzen. Begietan emozioak eragindako malkoak nituen, desgaitasunak dituzten lau pertsonaren eginahalak entzunda. Haien indar osoa sentitu nuen, benetan ikusgarria izan zen. Ez gara berdinak; nire ustez, haiek gehiago dira.
Laugarren kasua entzutean negarrak eman zidan, ezin izan nion gehiago eutsi. Autismoa zuen neska bat zen, eta galderen puntura pasatu ginenean jakin nahi izan nuen pertsona bat noiz konturatzen den arazo hori duela. Negarrari eman zion eta eskolan etengabe baztertzen zutenean ohartu zela esan zidan. Hasieran gaizki sentitu nintzen galdera hori egiteagatik, eta gero neska besarkatzeko gogoa sentitu nuen, baina ez nuen egin, neu ere negarrez hasi nintzen.
Bulegora itzuli eta poltsa utzi nuela konturatu nintzen. Poltsaren bila bueltatu eta neskarekin topatu nintzen; ezin izan nion eutsi eta besarkatzeko baimena eskatu nion. Besarkada ederra eman genion elkarri, zoragarria izan zen.
Nire zaurgarritasunaz konturatu nintzen, eta ikasi nuen norbait “arraroa” zela epaitu aurretik edo bere erreakzioengatik barre egin aurretik, gelditu eta enpatizatu egin behar genuela.
% 100 esperientzia gomendagarria izan zen, apaltasunezko sendagarria.
Idatze Bilbao
Leave a Reply