Alain Arana, José Guinea eta Aitor Sevillano Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko Deusto Business Schooleko ikasleek (ADE + Zuzenbidea, ADE+ Management International Skills eta ADE + Digital Business Skills titulazioetan, hurrenez hurren) Youtubeko kanal berri bat sortu dute, “The Graft Clvb” (@thegraftclvb), komunitateari zuzendua eta pertsonen hobekuntza mental, fisiko eta espiritualean oinarritua, gorputzaren eta adimenaren entrenamenduaren bidez.
Duela gutxi, Youtubeko kanal berri honetara igo ziren Purpose «bideo zirraragarria», non argi uzten duten beraiek sortutako atleta-komunitate baten asmo mentala, fisikoa eta espirituala. Negozioetan arrakasta izateko lehiatik bereizteko beharraz jabetuta, komunitate horren sortzaileek 2024rako nazio mailako aitorpena eta 2026rako nazioartekoa lortzea dute helburu.
The Graft Clvb bilaketa fisiko eta mentalaren kultura bat da, sakrifizioa, diziplina, entrenamendua, konstantzia eta konpromisoa bezalako kontzeptuak erabiltzen dituena. Gure barnean dagoen potentzialik handiena garatzera bideratutako mugimendua da, bizitza hobeto bizi ahal izateko eta ez soilik aurre egin ahal izateko, hiru ikasle horiek adierazten duten bezala.
Leave a Reply