Deustuko Unibertsitateak bat egiten du aurten ere Minbiziari buruzko Ikerketaren Munduko Egunarekin. 2016. urteaz geroztik, irailaren 24an ospatzen da urtero, minbiziari buruzko ikerketak minbiziaren eragina murrizteko eta pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko duen balio eta inpaktu handia bultzatzeko.
Minbizia izango da mundu osoko heriotza-kausa nagusia, eta 2030erako aurreikusitako urte bakoitzeko 21,6 milioi kasu berri izango dira. Minbiziari buruzko ikerketa gaixotasunaren prebentzioan eta tratamenduan aurrera egiteko ezinbesteko estrategia den arren, oraindik erronka handiak ditu, hala nola nazioarteko lankidetza-sareak hobetzea edo finantzaketa-eredu iraunkorrak ezartzea, besteak beste.
Minbiziari buruzko zer ikerketa mota garatzen du Deustuko Unibertsitateak?
Deustuko Unibertsitateak, 2019-2022 Plan Estrategikoan jasotzen den bezala, konpromisoa hartu du ikerketa berritzaile bat garatzeko, eragin zientifiko eta soziala izango duena, tokiko eta munduko erronka handiei erantzuna emango diena.
Horrela, Deustuko Unibertsitateko ikerketa-taldeak elkarlanean ari dira tokiko, eskualdeko eta Europako erakundeekin, helburu hauekin:
- Minbizia duten pazienteentzako prebentzio-, esku-hartze- eta zaintza-programak garatzea.
- Minbizia duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzea, ikaskuntza automatikoko ereduak garatuz, egungo tratamenduen eta ondorio berantiarren toxikotasun-mailak aurreikusteko.
- Programa berritzaileak eta eraginkorrak diseinatzea, ariketa fisikoaren eta ohiko tratamenduaren konbinazioan oinarrituta.
- Onkologiako tratamendu pertsonalizatua babestea, Deep Learning teknologiak garatuz, irudi histopatologikoetako lesioak ebaluatzeko.
- Jarduera fisikoko programek minbiziaren alderdi guztietan (hematologikoa, fisikoa, psikologikoa) betetzen duten rolaren ulermena indartzea.
- Big Data eta Adimen Artifizialeko teknologiak erabiltzea pazienteak diagnostikatzeko edo artatzeko (tele tratamendua edo telelaguntza).
Minbiziari buruz ikertzen ari diren Deustuko Unibertsitateko taldeak
Ingenieritza Fakultatea
Osasun Zientzien Fakultatea
- DEUSTO HealthPASS (Health, Physical Activity and Sports Sciences) research group
- “Evaluación, Clínica y Salud”
Deustuko Unibertsitatean minbiziari buruz garatutako ikerketa-proiektuak
- IDEA4RC- Intelligent Ecosystem to improve the governance, the sharing and the re-use of health Data for Rare Cancers.
- BD4QoL– Big Data Models and Intelligent Tools for Quality of Life monitoring and participatory empowerment of head and neck cancer survivors.
- Catch ITN- Activating Technology for Connected Health.
- BIZI ORAIN – Minbizia duten pazienteentzako ariketa fisikoa gainbegiratzea.
- MiFludan – Microfluidic and data analytics for the development of a system to support the personalised treatment In Oncology.
- Oncofludat II – Paziente onkologikoen tratamendu pertsonalizatua, data analytikoak eta mikrofluidikoak integratuz.
- Colonograma III – Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketan kolonoskopiaren kalitatea jarraitzeko eta egokitzeko irtenbide teknologikoa.
- Kirol Bizi – Bularreko minbiziak jotako emakumeak jarduera fisikora itzultzea, gainbegiratze profesionalaren pean, bai kirol-zientzietan, bai osasun-zientzietan.
Leave a Reply