Irailaren 28tik 30era, European Values Studyren topaketa izan zen Bergamoko Unibertsitatean, «Past, present and future of the study of European values» izenburupean. Deusto Gizarte Balioak taldeak Espainia ordezkatu zuen Edurne Bartolome eta Maria Silvestre Cabreraren eskutik.
Batzar Nagusian European Values Studyren Erregelamendu berria onartu zen, eta balioen Europako inkestaren hurrengo bolada 2026an egitea erabaki zen.
Gainera, programaren barruan paperen aurkezpenerako workshop bat ere antolatu zen, baita italiar balioak aztertzeko bigarren workshop bat ere, doktoratu aurreko ikertzailea eta Ayauzhan Kamatayev cofund beka ere bertan izan zirelarik.
Leave a Reply