Taekwondoa praktikatzen hasi nintzen 7 urterekin. Arte martzialen bat egiteko gogoa nuen, eta amak Taekwondon izena ematea erabaki zuen. Urteekin gustua hartzen hasi nintzaion lehiatzen hasita, eta 13 urterekin kadete mailako Euskadiko Txapeldun geratu nintzen. Harrezkero, dena aurrera joan zen.
Nire kirol-bizitzan, hainbat domina lortu ditut nazioan eta nazioartean. Unibertsitatera iristean, Espainiako txapelketak nire kirol curriculuma handitzeko aukera bat zirela pentsatu nuen. Pandemiaren erruz, Espainiako txapelketak ez ziren ospatu, eta nire lehen urtean ezin izan nuen parte hartu. Nire bigarren urtea iristean, aukera iritsi zitzaidan. Txapelketa ona egin ondoren, brontzezko domina lortu nuen -74kg kategorian. Emaitza hori arrakastatsutzat jotzen dut, maila handiko txapelketa baitzen.
Unibertsitateko Espainiako Txapelketa amaitu ondoren, Jokoetan jarri behar zen arreta, ia amets bat baitzen edozein unibertsitateko kirolarirentzat. Hilabete genuen ahalik eta modurik onenean iristeko. Horregatik, egunero entrenatu behar izan genuen uztail osoan, entrenamendu-saio bikoitzarekin.
Poloniara iritsi nintzenean, ordura arte egindako edozein txapelketatan ez bezalako sentsazioa sentitu nuen. Kirolari guztiek entrenatzen zebiltzaten, eta giroa izugarria zen benetan! Txapelketaren egunean, onenen artean nengoela iruditu zitzaidan, eta nire borrokak amaitu eta domina lortu nuenean, une on guztiak pasatu zitzaizkidan burutik.
Txapelketa amaitu ondoren, Basauriko “The Masters Klubaren” barruan errekor berri bat lortu genuen, Espainian Europako Unibertsitate Jokoetan domina gehien lortu zituen kluba izatea. Oso balentria garrantzitsua izan zen, eta haren parte izan izana harro egoteko modukoa da.
Horregatik guztiagatik, mundu guztia animatuko nuke Taekwondo probatzera eta praktikatzera, kirol honen alderdi positiboak bakarrik ateratzen baititut.
Leave a Reply