Zein estrategia jarraitzen dute mundu osoko erakundeek elkarrekin balioa etengabe sortzeko?
Jennifer J. Griffin doktorea, Deustuko Unibertsitateak eta EHUk antolatutako ISBEE Nazioarteko Biltzarraren zazpigarren edizioko hizlari gonbidatuetako bat, arlo horretan aditua da. Enpresa-etikako katedraduna eta Estrategiako irakaslea da Loyola Chicagoko Unibertsitateko (Illinois, Estatu Batuak) Quinlan School of Business-en. Bertan, diziplina hori ikaskuntza-maila guztietan ematen du (exekutiboa, doktoregoa, graduondokoa eta gradua), lineako ikasketak eta atzerriko esperientzia barne. Gainera, Australiako, Txileko eta Estatu Batuetako exekutiboen estrategiara bideratutako Enpresa Estrategia, Eragin Soziala eta ESK tailerrak zuzentzen ditu urtero, baita Brasilen, Indian eta Libanon ere.
2022ko uztailaren 20tik 22ra Bilbon mundu osoko ikertzaile, akademiko eta profesionalak bildu eta 200 ponentzia baino gehiago eskaini zituen nazioarteko topaketa horren esparruan, gure irakasle eta Deusto Business Schooleko Ekonomia saileko zuzendari Ricardo Aguadok honako gai hauei buruz hitz egiteko aukera izan zuen ikertzailearekin: zein zentzutan uste duen beharrezkoa dela globalizazioa berrasmatzea, nola baloratzen duen enpresa askok ESKko sailak indartzeko duten joera, enplegatuak gizartearen onerako onuragarriak diren proiektuetan inplikatuz; nola lagun diezaiekegun enpresei mundu akademikotik eta negozio-eskoletatik prozesuan; eta nola inspiratu dezakegun gure negozio-eskoletan enpresa-liderren belaunaldi berria, enpresak arduratsuagoak, iraunkorragoak eta gizarte-beharrekin lerrokatuagoak izan daitezen.
Leave a Reply