
Joan den larunbatean, urriaren 8an, Donostiako campuseko hamabost ikaslek baino gehiagok kart-ekin (plaza bakarreko ibilgailu motordunak) praktikatzen den karting-diziplinaz gozatu ahal izan zuten. Horretarako, Vilariño de Olaberriara joan ziren, Gipuzkoan erreferentziazko zirkuituetako batera, eta horrek, gainera, eskakizun tekniko handia du, bihurgune motel eta azkarrak baititu.
Horrela, parte hartu zuten ikasleek 200 cc-ko kart-ekin praktikatu ahal izan zuten, baita elkarren artean lehiatu ere. Ondoen sailkatutakoek kirol-materiala jaso zuten sari gisa.
Nicolás Toledano, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea + Digital Business Skills, Deusto Campusek antolatutako saio honen onura handiak nabarmendu ditu: “Edozein ikasturterako oso interesgarria izan daitekeen jarduera dela uste dut. Kanpotik datozen ikasleak integratzeko ere oso modu ona da. Antolakuntza ezin hobea izan zen: autobusa puntuala izan zen eta lasterketa agindu bezala egin zen. Sariek joko gehiago eman zioten txangoari, eta uste dut kalitate-prezio erlazioa nahiko ona izan zela”.
Deusto Campusek, Deustuko Unibertsitatearen zerbitzu gisa, fede, elkartasun, kultura eta kirol jarduerak antolatu eta koordinatzen ditu, eta bere hezkuntza proiektuaren berezko balioak biziko dituen eta giza garapen justu eta iraunkorrarekin konprometituta egongo den unibertsitate komunitatea eraikitzen eta finkatzen laguntzea du helburu.

Leave a Reply