Joan den astelehenetik, azaroaren 14tik, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean paseatzen duen orok «Hamabi» ezagutu ahal izango du. Kolore urdin deigarria du, eta kolore txikiz zipriztinduta dago. Eco-friendly banku bat da, birziklatutako plastikozko botilen tapoiekin egina, unibertsitateko ingurumen-boluntariotzako taldeko ikasleek jasotakoak.
«Hamabi, banku iraunkorra» birziklatze egokiarekin egin daitekeenaren sinboloa da, zalantzarik gabe, hondakinak objektu erabilgarri bihurtuz. Ikasleek Innogune enpresa-mintegiko EKOMODO startuparekin eta Deusto Emprende lantaldearekin elkarlanean egindako lanari esker garatu da, eta campusean geratu eta hiri-altzarietan sartuko da.
Ekimena Deusto Ekintzailetza Astearen XI. edizioaren barruan kokatzen da. Joan den astelehenean hasi zen tapoiak biltzeko kanpaina, azaroaren 14tik 18ra egingo dena campuseko kafetegiaren ondoan jarritako edukiontzi baten bidez.
NBEren 2030 Agendaren “Kontsumo eta ekoizpen jasangarriak” izeneko 12. GJHan jasotako jomugen ildotik, Deustuko Unibertsitateak bere ikasleen artean bizimodu iraunkorragoa sustatu nahi du. Horren erakusgarri da unibertsitateko ingurumen-boluntariotzako taldea, gure planetaren egoeraz kezkatuta dauden eta klima-aldaketari, kontsumo arduratsuari edo plastikoen erabileraren ezabaketari buruz kontzientziatuta dauden pertsonek osatua, besteak beste.
Argazkian, ezkerretik eskuinera eta zutik agertzen dira: Carlota Larrarte (ingurumen-boluntariotzako ikaslea), Mikel Korta (Deusto Emprende), Elene Susperregi (Deusto Emprende), Olatz Arana (Deusto Campus), Rebeca Antía (ingurumen-boluntariotzako ikaslea), Sara Gamarra (Ekomodo), Aritz Gartzia (Ekomodo). Eserita: Nahia Fernández (ingurumen boluntariotzako ikaslea).
Leave a Reply