Deustuko Unibertsitatearen 2030 Agendaren esparruan, mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa eraiki nahi du bere jarduera akademikoaren, ikertzailearen eta inpaktu sozialekoaren bitartez. Horren harira, “Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida” aurkezten dizuegu. Gida hori Nazio Batuen 2030 Agendaren (NBE) Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) berezko eremuetan balioa sortzen laguntzen ari den ekimenetako bat da.
María Jesús Pando Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak azaldu digu nola dagoen gidari, Gearing Roles proiektu europarraren esparruan sortua, Deustuko Unibertsitateko hogeita hamar bat irakasleren elkarlanaren emaitza dela, irakaskuntza eta ikerketa inklusiborako dokumentu lagungarria izan nahi baitu.
Leave a Reply