Azken hamarkadetan, komunikabideen izateko eta egiteko moduan eragin zuzena izan duten eraldaketa sakonen lekuko izan gara: krisi ekonomikoak, berrikuntza teknologiko eta sozialak, munduko herrialdeen arteko nazioarteko gatazkak edo talde politiko berrien sorrera, besteak beste. Testuinguru horretan, kazetaritzak egoera berri eta aldakorretara egokitzeaz gain, kasu askotan, gizarte-errealitate berriek baldintzatuta, interes jakin batzuetara egokitu behar izan du biziraun ahal izateko.
Ildo horretan, hedabideen eta klase politikoaren arteko harremanak ere eboluzionatu egin du. Komunikabideek gertaerak transmititzeko eta iritzi publikoa sortzeko duten botereaz jabetuta, alderdi politikoek gaur egun baliabide asko inbertitzen dituzte beren kanpainetarako estrategiak eta mezuak planifikatzeko. Era berean, komunikabideek ez dute gertatutakoaren transmisio huts gisa jokatzen, baizik eta interes politiko eta ekonomikoek baldintzatutako munduaren gure irudia osatzen dute.
Gaur egungo komunikazio politikoaren egoera aztertzeko asmoz, DeustoForumek gure garaiko bi komunikatzaile handiren arteko elkarrizketa izan zuen martxoaren 10ean: Roane Carey, The Nation-USA (1989-2021) astekariko erredaktoreburu ohia, eta Iñaki Gabilondo, Espainiako kazetari eta komunikazioan erreferente den esataria.
Aukera hori aprobetxatuz, Mª Pilar Rodríguez Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak, saioaren moderatzaile lanak egin zituenak, ez zuen bi hizlariekin hitz egiteko aukera galdu, gai batzuetan sakontzeko: hedabideen eta mundu politikoaren arteko harremanaren konplexutasuna, kazetaritzak desinformazioaren sorreran eta sinesgarritasunaren galeran duen erantzukizuna eta kazetaritzaren benetako balioak berreskuratzeko beharra, besteak beste, komunikabide berean kazetaritzako jardunbide on eta txar batzuk nabarmenduz.
>> Iñaki Gabilondori egindako elkarrizketa: «Kazetaritzak gizartean duen papera birplanteatu behar du, eta kalte egin dion horretatik aldendu»
>> Roane Careyri elkarrizketa: «Demokraziak bizirik iraun dezan, bitarteko libre eta independenteak egon behar dira»
>> Ponentziaren grabazio osoa:
Leave a Reply