2030 Agendaren esparruan, Deustuko Unibertsitateak mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa eraiki nahi du bere jarduera akademikoaren, ikertzailearen eta inpaktu sozialeko jardueraren bitartez. Horren harira, Deustuko Unibertsitateko “Motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria” proiektua aurkezten dizuegu, Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) berezko eremuetan balioa sortzen laguntzen ari den ekimenetako bat.
Izaskun Sáez de la Fuente irakasle eta ikertzaileak, Etika Aplikatuko Zentroko kide eta Deustuko Unibertsitateko Balioetan oinarritutako Giza Prestakuntza moduluaren arduradunak, azaldu digu nola ekimen honen bidez Euskadin bake-kultura bat eraikitzen lagundu nahi den, Euskadin motibazio politikoko indarkeriaren biktimak ikasgeletan egotearen bidez, haien testigantzen bidez gertatutakoaren ezagutza kritikoa sortzen baitute.
Leave a Reply