Ekainaren 21ean, honako jardunaldi hau egin zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren GUNEA gunean: “Gipuzkoako ostatuak klima aldaketaren aurka”. Lan jardunaldi hau Hub Gipuzkoa Turismoak eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak aurrera eramaten duten proiektuaren barruan kokatzen da, eta ostatuen sektoreko elkarteek, destinoko eskualdeko arduradunek eta Donostia Turismoak hartzen dute parte.
Lankidetza proiektu honek hainbat helburu ditu. Alde batetik, Gipuzkoako ostatu sektoreko eragileak sentsibilizatzen lagundu nahi du, jardunbide egokiak hartzearen eta jasangarritasunean aurrera egitearen garrantziaz. Bestalde, horietako asko egiten ari diren ahalegina ikusarazi nahi du. Era berean, hainbat informazio iturritara (araudiak, laguntzak, etab.) zuzenean sartzeko dokumentazioa sortu da, eta helburu berarekin topaketak eta informazio saioak antolatu dira.
Jardunaldia Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendariaren agurrarekin eta hitzaldiarekin hasi zen, eta Marina Abad Deustuko irakasleari eman zion hasiera. Hark orain arte egindako jarduera guztiak aipatu zituen, eta “Klima aldaketa arintzen laguntzeko Jardunbide Egokien Gida” aurkeztu zuen. Horrez gain, Susana Conde turismo jasangarrian aditua eta Genuine Euskadiren sortzailea ere izan zen jardunaldian, eta “Turismo jasangarriaren eskaria” gaiaz mintzatu zen.
Jardunaldia amaitzeko, mahai ingurua egin zen, eta sektore turistikoko 8 profesionalek hartu zuten parte: ostatuen jabeek, elkarte sektorialetako ordezkariek (Nekatur, Aparture, Euskadiko Kanpin Federazioa, Aspagi-Hoteles de Gipuzkoa eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea) eta Debabarreneko eta Donostiako helmuga turistikoen kudeatzaileek.
Goizean zehar, jasangarritasunaren aldeko ekintzak abian jarri dituzten Gipuzkoako ostatuetako profesional eta jabeei egindako elkarrizketak eta bideoak tartekatu ziren. Gidan daude jasota adibide gisa.
Leave a Reply