2030 Agendaren esparruan, Deustuko Unibertsitateak mundu bidezkoagoa, gizatiarragoa eta iraunkorragoa eraiki nahi du bere jarduera akademikoaren, ikertzailearen eta inpaktu sozialeko jardueraren bitartez. Horren harira, Deustuko Unibertsitateko «DeustoBide, herritartasun-eskola» aurkezten dizuegu, Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) berezko eremuetan balioa sortzen laguntzen ari den ekimenetako bat.
Joseba Doistua zuzendariak, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleak, duela 30 urtetik hona ikasteko gogoa duen edonori kalitatezko unibertsitate-prestakuntza eskaintzen dion proiektu hau aurkezten digu, bere adina, jatorria edo aurretiko ezagutzak edozein direla ere. Prestakuntza-prozesu konprometitu horrek ez du helburu profesionalizatzailerik; aitzitik, aisiaren eta gozamenaren bidez ikastera bideratzen da, askotariko gaiak lantzen dituzten programen bidez.
Leave a Reply