Soziologiako katedradun eta Deustobarometroko zuzendari Maria Silvestre izendatu du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide, aditu gisa. Izendapena irailaren 13an argitaratu zen EHAAn.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-egituraren erakundea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia eta gizarte politikan interes ekonomiko eta sozial guztiek duten partaidetza gauzatzeko helburua du. Organo aholku emailea da, eta euskal errealitate sozio ekonomikoaren interes ekonomiko eta sozialen ordezkaritza zabalena hartzen du.
| Ibilbide profesionala
Maria Silvestre Cabrera Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Soziologiako katedraduna da. “Deusto Valores Sociales” taldeko ikertzaile nagusia da ere, Eusko Jaurlaritzak bikaintasun-talde gisa aitortua eta Balioen Europako Inkestan Espainia ordezkatzen duena.
Deustuko Unibertsitateko CCPP eta Soziologia Fakultateko dekanoa izan da (2004-2009), eta Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterraren sortzaile eta zuzendaria (2003-2009). Eusko Jaurlaritzako Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria izan da (2009-2012). GEARING-Roles bezalako deialdi lehiakor eta itunduetan nazioarteko eta nazioko hainbat ikerketa-proiekturen buru izan da, eta hainbat kudeaketa-kargu hartu ditu, hala nola Euskal Soziologia Elkartearen Lehendakaritza eta Espainiako Soziologia Federazioaren Lehendakariordetza.
Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Berdintasun zuzendaria da, eta “Giza Eskubideak: erronka etikoak, sozialak eta politikoak” doktoretza programaren koordinatzailea.
Leave a Reply